Ziklo-logistikari buruzko europear kongresua

Ziklo logistikako europear federazioaren hirugarren biltzarra, gure hirian ospatuko da aurten, eta kargo bizikletak eta trike-ak duten banaketarako ahalmena miatuko du.

Urriak 15etik 17ra, hiri mezularitza enpresak, udaletxeak, logistika enpresak eta Europa guziko adituak hiri guneetako banaketa garbiagoa egiteko, eta azken miliaren arazoa bideratzeko elkartuko dira.

Europako hiriak auto pilaketen arazoari aurre egiten dauden garaian, bizikleten logistika motordun ibilgailuen alternatiba bihurtu da hiri guneetako merkantzien banaketa egiteko. Ingurunearekin arduratsua den irtenbidea izateaz gain, ekonomikoki eraginkorra, azkarra eta banaketa egiteko malgutasun ahalmena du.

Europako bizikleta mezularitzak esperientzia partekatzeko sarea sortu dute: Ziklo-Logisitika Europear Federazioa (ECLF – European Cycle Logistics Federation). Aurreko ECLF biltzarrak, Cambridge, Erresuma Batua (2012); eta Nimegan, Herbehereak (2013) ospatu ziren.

Biltzarra hiru jardunaldietan antolatuta dago: ostegunak 15ean, banaketa hiri guneetan deskarbonizatzeko eztabaidan parte hartzeko gonbidatuta zaudete; ostiralak 16ean azken miliaren arazoa bideratzeko aukeren bilaketan ardaztuta egongo da; eta larunbatak 17an Espainiako Ziklo-logistika enpresen topalekua izango da.

Biltzarraz gain erakusketa bat ere egongo da, kargo biken, osagarri, instrumentu eta zerbitzuen banatzaileak aurkezteko eta kontaktua zehazteko balio izango duena.

Informazio gehiago jasotzeko eta biltzarran erregistratzeko, bisita ezazu: eclfconference2015.bike




Donostiako Udala: donostia.eus