URBAN CYCLE FASHION. MODA IBILTOKIA BIZIKLETAZ

Web_topbanner_RGB-2014

Bizikleta eta moda gustuko badituzu, hauxe da zeure estiloa ezagutarazteko aukera!

b182pIrailaren 20an, mugikortasunaren astea dela eta, geure hiriko herritar eta bizikleten moda desfilea antolatuko dugu. Desfilea modelo erakustaldia izango da. Bertan parte hartzaile bakoitzak bizikleta eta dagokion janzkera izango ditu eta aurkeztutako multzo osoa baloratuko da.

Desfilea 19:00etatik 20:00etara egingo da Donostia 2016ko etxabeetan (Easo 43) eta parte hartu nahi dutenen bila ari gara.

Izena emateko bidali mezu elektronikoa movilidad@donostia.org helbidera, zure datuekin (izen-abizenak, telefonoa) eta harremanetan jarriko gara zurekin. Ibiltokiaren oinarriak ikusteko klikatu hemen.

Animatu, bi look onenek saria izango dute eta!

laperla-LOGO




Donostiako Udala: donostia.eus