TAO Egia

Udalak 1.500 plaza arautuko ditu Egian. Gogoratu behar da, egun auzoan aparkatzea libre dela. Baina, TAO sistemaren ezartzearen ondorioz segidako aparkaleku kopurua egongo da: 440 egoiliarrentzat, 910 mistoak eta 78 TAO komertzialekoak.

Mugikortasun departamentua lanean ari da informazio kanpainan banatuko diren liburuxketan, hain zuzen ere, auzotarrei zein auzoko saltokietara eta jardueretara bidaliko diren liburuxketan.

Egiatarrek liburuxka jasoko dute eta, bertan, azalduko dira besteak beste auzoan aparkatzeko egongo diren gune ezberdinak, baita egoiliarren bereizgarria eskatzeko argibideak ere.

Era berean, jarduerek eta saltokiek liburuxka jasoko dute, non eta 2. eta 3. tarifen gaineko informazioa izango duten, hiriko gainerako auzoetako aparkaleku erregulatuetan bezala.

Egoiliar bereizgarria eskatu nahi duten auzotarrek, jarraian agertzen diren esteken ala Udalaren web gunearen (www.donostia.eus) bitartez egin dezakete.

 

Tarifa eremuen mapa
Arautze berezia aparkatzeko eremuen mapa
OTA Egia Tarifas_web OTA Residentes_web

 

Liburuxka deskargatu irudian klikatuz

portadafolleto




Donostiako Udala: donostia.eus