Helburuak

Garraio jasangarria erraztea

Bidaiarentzat oso zaila da bidaia jasangarriak egiteko aukera, garraio eskaintzak anitzak direlako, billeteak  saltzeko sistema oso desberdinak daudelako eta garraio konpainia aldatzen duen bakoitzean sistema ere aldatu behar duelako.

SITEk arazo horiek konpondu nahi ditu., garraio sistema batetik bestera eta billeteak saltzeko sistema batetik bestera igarotzea modu erraz batean egiteko. Horretarako antzeko teknologiak erabiltzen dira, garraio konpainien artean eta Europako hirien artean tarifa integrazioa ahalbidetzen dutenak.

Helburua teknologien bateragarritasunean datza eta, batez ere, garraio agintaritzen artean lankidetza hobea izateko nahian.

Bidaien jarraitutasuna erraztea

Garraio konpainientzat sistema interoperagarriak garatzeak eta teknologia adimendunagoak erabiltzeak abantaila asko eskaintzen dituzte. Sistema horiek garraio publikoen erabilera sustatzeko helburu orokorra indartzen dute eta iruzurra gutxitzen dute, bidaiariak ez baitira kezkatu behar bonu bat erosteaz garraiobidera igo baino lehen. Halaber, ordainketa adimendunak ere (zenbat eta bidaia gehiago egin, orduan eta tarifa txikiagoa) iruzurraren aurkako borrokan laguntzen du.

Gainera, teknologia adimendunak erabiliz gero konpainien arteko lankidetza errazten da, bidaiaren tarte bakoitza, erabilitako garraiobidea eta maiztasuna identifikatzea ahalbidetzen dutelako,  diru sarrerak konpainien eta moduen artean banatzeko.

Mugikortasuna, herritar adimendunei proposatutako zerbitzuen erdian.

Mugikortasun zerbitzuak era berrian ulertzean, garraio publikoaren erabiltzaileak modu arrazoituan garraio edo beste jarduera baten aukerarik onenak hartzeko gai diren norbanakoak dira (adibidez, ondasunak erostean edo osasun edota hezkuntza zerbitzuak erabiltzean).

Horrek ordainketa moduak banku entitateekiko eta komunikazio operatzaileekiko lankidetzan antolatzea dakar. Horiek interfaz pertsonala proposatzen diote erabiltzaileari, bidaiak planifikatzeko eta kudeatzeko beharrezkoa.

Ikuspuntu horretatik integrazio perspektiba zabala dago: garraioa eta turismoa, garraioa eta aisia, garraioa eta osasuna, garraioa eta hezkuntza.

SITE lotura horiek garatzen saiatuko da eta tarifa integrazioaren garapena lagunduko da.

Integrazio bat Europarako?

Lurralde mugakideen arteko lankidetza ezinbestekoa dela uste dugu sistemak interoperagarriak izan daitezen garatzeko. Izan ere, interoperagarritasuna laguntzeaz gain, estandar unibertsalak gomendagarriak izaten eta, ikuspuntu desberdinei esker, eztabaida aberasten ere laguntzen du eta, gainera, testuinguru eta oztopo bakoitza kontua hartzea bermatzen du.

Esparru atlantikoko hiriak askotan Europako garraio sare inportanteen periferian daudenez, lehentasunez aurre egin behar zaio norabide ugarirako trafiko fluxu esanguratsuak ezartzeari.
site-footer



Donostiako Udala: donostia.eus