Neurriak

Edukiak

A. Tarifa berritzaileen egiturak gartzea

1. Nantes-en ondoren ordaintzeko sistema bat garatzea, eskaintza onenaren printzipioan eta fakturatzeko teknologia aurreratuko informazio sistema bat erabiltzean oinarrituta.

Urteko bonuaren arrakastari jarraiki, txartel adimendunaren sistema berriak bezeroaren leialtasuna finkatu nahi du “noizbehinkako  erabiltzaile finkoak” aukeratuz.
Ondoren ordaintzeko eskaintza tarifarik onenaren oinarrizko paketean sartzen da. Horrek eragiten du tarifen egitura orokorra eta hiri garraio publikoko billeteetan Nantes Metropolek bozkatu eta egun dagoen tarifa gama berraztertzea. Horrela gizarte tarifaren titularrentzako prozesu berrien integrazioa aurreikusiko da eta horri lotutako software hobeak garatuko dira, hobeto kalkulatutako tarifa batekin. Europako mailan tarifa erkide edo integratu baten gaia ere aztertuko da.

2. Deskontu progresiboetan oinarritutako tarifa sistemak Donostian.

Donostian deskontu progresiboetan oinarritutako tarifa sistema inplementatu da, Gipuzkoako garraio publikoko moduekin integraturik.

3. Ohiko eta noizbehinkako erabiltzaileentzako mota bakar eta multimodaleko sistema Gijonen.

SITE proiektua baino lehen, Gijonen bi tarifa erregimen zeuden: bat CTArako (Asturiaseko Garraio Partzuergoa)eta bestea EMTUSAko erabiltzaileentzat.  SITE proiektuarekin garraio publikoko edozein bidaiarik nahi duen tarifa erabil dezake, txartelak kontaktua ezarrita ez badauka. Adibide ona da, CTAk bere kargura dituen landa zerbitzuak. Orain bidaiari guztiek EMTUSAko zein CTAko txartelak erabil ditzakete zerbitzu horietan, euren nahierara. Gailu mugikorrentzako tarifa bakarra sortuko da.

4. “Martxan ordaindu” billete adimendunaren garapena Mersyside-n.

* Liverpool hiriaren barruan “martxan ordaindu” sistema inplementatzea.
* Liverpooleko garraio publikora erabiltzaile gehiago erakarri, tarifa sistema erakargarriagoa garatuz.

5. Zehaztasunak tarifa berritzaileen sistemetan oinarritzen diren  billete adimendun interoperagarrien produktuetarako

-Dublinen: NTAren helburua da tiketak saltzeko ekimenen bidez garraio jasangarriaren moduak erabiltzearen handitzea. Tiketen artean “Leap Card” txartela eta jardunaldia planifikatzeko beste ekimen teknologiko batzuk daude.

SITEren barruan, NTAk NFCren bideragarritasun azterketa egingo du, tarifak modelatzeko tresna garatuko du, Leap Card txartelaren bidez pase turista interaktiboa garatuko du, Dublineko mapa turistikoa garatuko du eta Europako negozioen hitzaldietarako ticket mota bat sartuko du.

B. Kontakturik gabeko txartel adimendun multimodalak garatzea eta NFC aplikazioak telefono mugikorretan.

1. Kontakturik gabeko txartel adimendun multimodalak Nantesen.

Libertan contactless smart card will be used on all transport modes in the urban area (buses, river shuttles, trams, park and ride sites, regional trains serving urban stations). Validation devices and smart cards will be chosen to remain open to host and/or be compatible with other mobility services offered by Nantes Métropole (self -service bikes, car sharing). The post payment on urban public transport will require that smart card holders should be able to control the number of trips they are accounted for. Focus will be given to data protection questions.

Libertan kontakturik gabeko txartel adimendunak hiri guneko modu guztietan erabil daiteke (autobusak, ibaiko lotura-ontziak, tranbiak, aldirietako aparkalekuak, hiriko geltokietara etortzen diren aldirietako trenak) Baliozkotze gailuak eta txartel adimendunak aukeratuko dira Nantes Metropolek eskainitako beste mugikortasun zerbitzuak hartzeko zabalik egon daitezen edo horiekin bateragarriak izan daitezen (zerbitzu libreko bizikletak, autoa partekatzea). Garraio publikoko ondorengo ordainketak eskatzen du txartel adimendunen titularrak egiten dituzten bidaien kopurua kontuan izatea. Datuak babesteko gaietan arreta jarriko da.

2. Kontakturik gabeko txartel adimendun multimodalak Donostian.

*Txipa duten txartel zaharrak guztiz ordeztuko duen kontakturik gabeko txartel adimendun intermodala inplementatzea
*Iruzurren aurkako sistema berritzailea billeteak ikuskatzeko.
Gijon eta Donostia arteko ordainketa ebazpen interoperagarria, NFC teknologietan oinarriturik.

2.1Iruzurren aurkako sistema berritzailea billeteak ikuskatzeko Donostian
2.2 Kontakturik gabeko billete adimendun intermodal bakarra Gijonen.

Teknologiari dagokionez, EMTUSAk bere makinak NFC telefonoak, DESFire txartelak eta CTA txartela  irakurtzeko egokituko ditu eta kargatzeko sistema erraztuko du txartelak autobusetan bertan modu automatikoan kargatzeko aukera emanez.
Datu baseak eta informazio fluxua eguneratuko dira. EMTUSA ez da besteen mende egongo trafikoari buruz duen informazioa finkatzeko. Trafikoa kudeatzeko gaian hobekuntza orokorra dago laguntza bulegoan eta erabakitzeko tresnetan.
Gijonen eta Donostian bidaiatzeko telefono aplikazioa zabalduko da.
2.3 Txartel berriaren ordainketaren  igorpen eta kudeatze sistema integrala Gijonen.
2.4 Billete adimendun multimodala Merseysiden.

“ erabiltzeko erraza” eta “erabilera komenigarria” txartel adimendunak sartzea.
*Garraio publikoaren sarera erabiltzaile berriak erakartzeko, txartel adimendunaren sistema berritzaile baten inplementazio osoaren bidez.
* Garraio publikoaren sarera bisitari eta turista gehiago erakartzeko Liverpool eskualdean, balio erantsia duten zerbitzu zuzenduak eskainiz.

3. Aisialdiko jarduerak eta beste zerbitzuak ordaintzeko kontakturik gabeko txartel bakarra Merseysideko bisitarientzat.

4. NFC telefono mugikorren bidez Garraio Publikoaren ordaintzea Donostian.

C. Sareetako salmenta eta Komunikazioa Esparru Atlantikoan

1. Saltzeko web leku eleaniztuna (sareko salmenta) Nantesen.

Kontakturik gabeko txartel adimenduna sartzeak eta ondoren ordaintzeko proposamenak aldaketa sakona eragingo dute billeteak saltzeko egungo baliabideetan eta prozesu digitalak azkartuko dituzte. Libertanek espero du epe motzean beste 30.000 bezero sartzea “lerroan”. Gainera, M-ticket berrikuntzak ere (web aplikazio baten bidez telefono mugikorretan atzitu daitekeen sarrera mota) urrutiko salmentari lagunduko dio. Tresna horiek ebazpena izan daitezke Europako sare ugarien banaketa baliabideetarako.

2. Marketing plan erkidea, INTEGRA Gutuna eta proiektuetako lurraldeetan bidaiariei txartel adimendunak aurkezten dizkien liburuxka.

SITEk Esparru Atlantikoko garraio agintaritzak biltzen ditu billeteak saltzeko produktu adimendunen garapenean elkarrekin lan egiteko eta horien interoperagarritasunaren aurkako oztopoei aurre egiteko. Azken helburua da lurralde batean billete adimenduna erosi eta billete hori esparru atlantikoko beste lurralde batzuetako garraio sareetan erabili ahal izatea, beraz, garraio publikoaren erabilera erraztuta.

D. Billete interoperagarri eta multimodalak saltzeko produktuen identifikazioa eta esperimentazioa Esparru Atlantikoan

1. Billete interoperagarri eta multimodalak saltzeko produktuen diseinua

– Donostia:  SIREren helburuetako bat  Donostia eta Gijon arteko ebazpen interoperagarria zehaztea da. Ebazpena NFCen erabileraren esperientzian oinarritzen da, DBusen aurreko saiakera batean.
-Gijón: Abian jarriko da NFC pilotu bat Donostia eta Gijon artean. NFC mugikorrek billete bat baino gehiago dispositibo batean biltzeko duten  gaitasuna aztertzeko.  Aplikazio berarekin, parte hartzaileak gai izango dira autobus billetea Donostian eta Gijonen euren telefono mugikorrak erabiliz ordaintzeko (NFC gaitasunarekin eta Android sistema operatzailearekin) eta telefonoak kargatzeko.
-Aveiro: Bizikleta partekatuen erabiltzaileen (BUGA) identifikazio kopurua garraio publikoaren eta  ibilgailu elektrikoak energiaz hornitzeko geltokien erabiltzaileena izan behar da,  bertako dendetako eta kultur ikuskizunetako erabiltzaileena, ikasleena, hiri elkarteetakoena, … Erabiltzaileak eskura eduki behar du behar duen informazioa (garraio intermodaleko ordutegiak, kostuak, beste aukerak, billeteak baliozkotzea, aparkatzeko aukera, karga elektrikoko geltokiak), baita kultura eta merkataritzari buruzko informazioa ere.

2.  Nantes-Gijon ferryko bidaiarientzako billete interoperagarriak saltzeko produktuen landa probak.

Nantes: Hiriko mugikortasun intermodalaren eskaintzaz gain Nantes Metropole lanean ari da Eskualde Kontseiluarekin, Diputazioarekin (departamenduarekin) eta Saint Nazarie-ko tokiko agintaritzarekin (  Carène)  billete erkide integratua proposatzeko. Billete bakarrari esker Nantesetik Saint Nazarie-ra sare guztiak erabilita joan daiteke. Hori izan daiteke abiapuntua itsasoko autopistatik etorri ondoren Gijongo garraio publikoaren sarean bidaia jarraitzeko aukera ikertzeko eta esperimentatzeko.

E. Proiektua Jakinaraztea  eta Zabaltzea,  transferigarritasun ekintzak.

1. Billete adimenduna Europan: Interoperagarritasuneko Transferentzia gida.
site-footer



Donostiako Udala: donostia.eus