Ebaluaketa

SITE proiektuko ebaluazio prozesuaren helburu nagusia ebaluatzeko marko erkidea lortzea da, emaitzak arlo atlantikotik harago eraman ahal izateko moduan balioesteko balio duena. Emaitzak eramateko orduan kontuan hartu behar da leku bakoitzeko erakunde egituretara egokitu behar direla.

Gainera, ebaluatzeko marko erkideak gida izan behar du proiektuaren kide bakoitzak datuak jasotzean planifikazioa homogeneoa dela ziurtatzeko, emaitzak konparatzea berma dadin eta ondorengo estrapolaziorako proposatutako neurriak zuzen balioetsi daitezen.

Hori guztia dela eta, ebaluazio metodologia eraginkorra proiektuan inplementatutako neurri bakoitzaren funtsezko alderdiak eta hiri mailan bazkide parte hartzaile bakoitzak lortutakoa nabarmentzeko gai izan behar da  Hori guztia dela eta, proiektua ebaluatzearen azken helburua izan behar da ondorioak ateratzea eta beste hirietarako, euren mugikortasun jasangarriaren aldeko politikak garatzean, erabilgarriak izango diren aholkuak ezartzea

Horregatik, ebaluazio marko erkidea honako gidalerroen arabera zehaztu da:

  • Koherentzia mugikortasunaren helburu multzoarekin.  Ebaluazioa gai izan behar da SITEk mugikortasun jasangarriaren helburuen inguruan egindako ekarpena balioesteko, bai arlo atlantikoan, bai udal mailan. Horretarako adierazleen aukeraketa mugikortasunaren helburuak aintzat hartuta egingo da.
  • Sistemaren inpaktuak islatzeko gaitasuna. Ebaluazio azterketak nahiko malgua izan behar da, aurreikusitako helburuak lortzeko ekarpenez gain, mugikortasunaren beste arloetako eraginak ere jasotzeko, neurrietan jasotakoetatik aldendu baitaitezke. Horregatik, ebaluazio metodologia neurrien arteko elkarreragina kontuan hartu eta aurreikusiezinak izan litezkeen eraginak aurreikusi behar ditu.
  • Emaitzen konparagarritasuna. Ondorioak eta aholku baliagarriak lortze aldera, datuak lortzeko eta kalkulatzeko metodoek antzeko izaerako neurrien konparazioa ahalbidetu behar dute.
  • Transferitzeko erraztasuna Transferitu ahal dela ziurtatzeko ez da nahikoa neurriak homogeneoak izatea. Neurriak inplementatzen diren testuinguruko baldintzak aintzat hartu behar dira, nahitaez, kasu bakoitzean balioetsi behar baita inguru politiko, ekonomiko eta instituzionala. Horrela ekintzak abian jartzean ager daitezkeen oztopoak eta laguntzak antzemango dira.
  • Bateragarritasuna Azkenik, aplikatu daitekeen lekuetan, ebaluazio azterketak monotorizatzeko eta ebaluatzeko aldez aurretiko ekimenak erabili behar ditu, bateragarritasuna bermatzeko eta eskura dauden datu historikoak erabili ahal izateko.

 

grap-1

Horrekin guztiarekin bat, SITEren ebaluazio azterketa bi mota nagusitan banatzen da:

A. Inpaktuaren ebaluazioa. Neurriak inplementatzeak hiriko garraio sisteman dituen eragin tekniko eta praktikoak azaltzen ditu.
B. Prozesuaren ebaluazioa. Ekintzen erantzunaren arrazoiak azaltzen ditu, zergatik erantzun duten modu batean edo bestean, arrakastaren edo porrotaren zergatiak aztertuta.

CEF-site

SITEren ebaluazio lanak lau mailatan egituratzen dira:

I. Ekintza maila. Ebaluazioaren oinarria da eta beste mailak honen mende daude. Proiektuan inplementatutako norbanakoen ekintzen ebaluazioa hartzen du bere baitan.
II. Ekintza mailen taldea. Ekintza sorta baten ebaluazioari dagokio, norbanakoen ekintzak euren artean osagarriak direnean eta norbanakoen inpaktuak ez duenean arrazoizko emaitzarik ematen. Horrelakoetan, ekintzak multzoan aztertzen dira.
III. Hiri maila. Abian jarritako ekintza guztien balorazioa eta hirirako ezarritako helburuak lortzeko nola lagundu duten.
IV. SITE maila: Ebaluazio gurutzatua hartzen du, jardunbide egokien identifikazioarekin eta estrapolazioarekin. Hiri eta jardueren barruko ebaluazioan oinarritzen da.

site-footer



Donostiako Udala: donostia.eus