Zabalkundea

2013ko azaroak 7

DSC00169-300x22540 lagun inguru parte hartu zuten Nanteseko Lantegi publikoetan. Bertan, Arku Atlantikoko hirietan (bereziki SITE egitasmoan parte hartzen duten hiriak, baina Rennes eta Le Mans ere bertan izan ziren) ticketing sistemen hobekuntzari buruz aritu ziren.

Parte hartzaileek adimendun ticket salmentari buruz interesa adierazi zuten, alde batetik, administraritzari eta garraio publikoko erabiltzaileei erantzuna ema ahal izateko, eta bestetik, operadoreei bidaiarien funtsezko informazioa eman ahal izatek, hauek beren eskaintza hobe antolatu dezaten.

Aurkezpenetan intermodalitatea nola hobe daitekeen ikertu egin zen, garraio mota ezberdinak  etengabe integratuz eta kontakturik gabeko abonamendu bakarra erabiltzen. Hiri-garraio edo eskualde garraiotan adimendun txartelak erabiliko balira intermodalitatea posible litzateke eskala geografiko ezberdinetan.News-workshop2-300x185

Aldi berean, adimendun txartelek ticket salmenta sistemei beste zerbitzu publikoak gehitzea ahalbidetzen dute (aisia, kultura…) eta horrek garraioaren eta eguneroko bizitzaren arteko interakzioa ahalbidetzen du. Izan ere, horrek garraio publikoaren erabilerari interesa gehitzen dio.

NFCen oinarritutako ticketing sistema arrunta ere aurkeztu zen. Hau Gijón eta Donostia-San Sebastianen aurkeztuko da 2014aren hasieran. Sistema honek interes handia piztu zuen ticketing sistema transnazionala finkatzeko.

Hemen klik eginez Nantesen Le Mans, Rennes, Donostia-San Sebastian eta Gijonek egindako aurkezpenak aurki ditzakezu.

site-footer



Donostiako Udala: donostia.eus