Oinez Donostian

Donostian barrena oinez ibiltzen garenok gehiengoa gara, jadanik %43, hain zuzen. Horregatik, hiriko protagonista, oinezkoa, nabarmentzeko une egokia dela iruditu zaigu.

 

Sakatu hemen planoa eskuratzeko.

Horregatik, oinez egiteko zenbait ibilbide eskaintzen dizkizuegu eta ibilbide hauek zehatz- mehatz ikusteko aukera duzue.
Ondorengo hau da eskaintzen dizkizuegun ibilbideen eskaintza:

  • Kostaldeko ohiko ibilbidea: 87 minutuko paseoa eta 5,50 bat kmko bidea guztira.
  • Hiriko parkeetako ibilbidea: parkez parke joan gaitezke oinez ordubete eta 30 minutuko ibilbide erosoa eginez hirian zehar.
  • Igeldoko ibilbidea: auzoko bizitegi-gune batzuetara joan gaitezke, edo ibilbidearen bukaeraraino iritsi eta handik badia ikusi.
  • Oinezkoentzako ibilbidea: gune interesgarriak lotzen dituzte, hainbat arrazaio direla eta: kulturalak, osasunalorrekoak, komertzialak, etab. Ibilbide bakoitzean gutxi gorabeherako denbora adierazi dugu oinezko guztientzat.

Aski ezagunak dira joan- etorriak oinez egitearen alde onak. Kirol osasuntsua eta merkea izateaz gain, sozializazioa suspertzen du eta estresari aurre egiteko modu ona da. Hala ere, joan- etorriak oinez egitea ez da onuragarria oinezkoarentzat bakarrik, gizarte guztiarentzat baizik: gutxiago inbertitu behar da azpiegituretan, bizitasun eta gizatasun handiagoa ematen dizkio hiriari, ez da gas kutsatzailerik isurtzen eta gainera garraio modu isila da.

Kontutan hartu behar da oinezkoa hiriko bide publikoen erabiltzailerik ahulena dela. Horrexegatik, bere segurtasuna bermatzeko, ondorengo gomendiok kontutan hartu beharko luke: gurutzatu beti argi berdearekin eta hasi aurretik begiratu alde batera eta bestera, gaua bada edo argitasun gutxi badago, distiragailuren bat eraman eta kaleak gurutzerakoan ez hitz egin mugikorretik, arreta galduko duzu eta.

Izan zaitez oinezkoa, baina oinezko arduratsua!
 




Donostiako Udala: donostia.eus