Garraio bertikala

Duela gutxi hasi gara Donostian mugikortasun bertikaleko elementu mekanikoak eraikitzen, irisgarritasun arazoak konpontzeko asmoz.Azken urteotan gertatutako aldaketa teknologiko, sozial eta ekonomikoek garraio bertikaleko sistemak eta tipologia berrikoak ere eraikitzeko aukerak ikaragarri zabaldu dituzte.

Mugikortasun sostengagarriaren ikuspegitik, horrelako sistemak jo behar dira oinez, bizikletaz eta garraiobide publikoz eginiko joan-etorrien laguntza elementutzat. Izan ere, haien ezaugarrien ondorioz, bus eta trenbide eskaintza osatzeko garraiobide publiko kolektibotzat har daitezke.

Donostiako Udalak hirian helpide zaila duten hainbat aldetan garraio publiko bertikalaren sare oso bat garatzea lortu du. Horren bidez, mugitzeko arazoak dituzten pertsonen nahiz gainerako herritar arrunten bizi kalitatea hobeagotzeko asmoa dago, modalitate artekotasuna eta irisgarritasuna hobera ekarrita.
 

 

   
1. Aquarium   2. Sagües   3. Aitzgorri – Montpelier

   
4. Aitzgorri – Avanco   5. San Roque   6. Mundaiz
   
7. Aldunaene   8. Luis Martín Santos   9. Lizardi
   
10. Azkuene Gomistegi   11. Rutilita   12. San Luis
   
13. Larratxo   14. Miramon   15. Buenavista



Donostiako Udala: donostia.eus