Radarak

Donostia hiriak radar sare garatua dauka bideko- segurtasuna hobetzeko eta hainbat hiritarren trafiko kontrolari buruzko eskaerei erantzuna emateko. Ez da sare oso handia baina hurrengo urteetan zabaldu egingo da.

Abiadura kontrolatzeko radarrak jartzea betidanik neurri polemikoa izan da. Hiritar askoei ez zaie gustatzen dirua biltzeko sistema bat bezala ikusten dutelako. Agian egin behar dugun galdera honako hau izango litzateke: zerk egiten du radar hauek diru biltzaileak izatea.

Gaur egun, sei kutxa hiru radarrekin hirian zehar kokatuak daude (Tolosa Etorbidea, Doctor Begiristain, Fernando Sasiain, Otxoki Ibilaldia, Sibilia, Jose Elosegi Etorbidea), eta beste bat Kontxako Ibilaldian.

Teknikoek azterketak egin ondoren, istripuak eta hiriko arrisku handiko gune beltzak saihesteko neurri hoberena dela erabaki da.
Radarrak kokatu diren hiriko gune guztiak oso jendetsuak dira. Horietako gune batzuetan hainbat gizarte hornikuntzak daude: zahar- etxeak, parkeak, ikastetxeak, unibertsitatea, etab. Bide batzuen joan- etorria ugaria da eta pasa diren urteetan istripu hilgarri gertatu dira. Guneak udaltzainen eta auzotarren gomendatzeak jarraituz aukeratu egin dira.

Lehen aipatu dugun bezala, auzotarren partaidetza guztiz garrantzitsua izan da radarrak kokatzerakoan. Nahiz eta hauek oso onartuak ez izan gidari batzuen artean, auzotarrek gehiago jartzea eskatu egin dute. Kokatu diren lekuak, abiadura gehiegi eramateagatik arau- hauste gehien egin diren guneak izaten dira.

2011ko Radar Mapa eskuratu




Donostiako Udala: donostia.eus