Txitak

Proiektu honen lehen fasea paketeria banatzeko lau ibilgailu ezartzea da, egunean 400 pakete banatzeko ideia izanik.

Donostiako Udalak CIVITAS-Archimedes izeneko europar proiektuan parte hartzen du, neurri batzuen bidez, hirian mugikortasun iraunkorragoa lortzeko helburuarekin.

Neurri horietako bat salgaien banaketak eragindako arazoez arduratzen da. Gure hirian ikerketa bat egin da, Parte Zaharrean eta Erdigunean, karga- eta deskarga-ordutegiak bereizteko eta honakoak aztertzeko: guneak, kutsadura akustikoa eta atmosferikoa, erosteko ohiturak, ordutegi-murrizketak, interesdunen pertzepzioa (garraiolariak, merkatariak, hiritarrak), egindako irregulartasunak, etab.

Hartutako neurriak

Ikerketa egin eta gero, Mugikortasun Sailak hainbat soluzio proposatu du ikusitako arazoak zuzentzeko asmoz. Honako hauek dira hartutako neurriak:

  • Karga- eta deskarga-guneko kontrola handitzea
  • Parte Zaharreko sarreran kontrol-kamerak ezartzea
  • Banaketa ekologikoa azken kilometroan
  • Merkantzia banatzeko hiritar gunea

Bi azken puntu hauek lortzeko, merkantziak banatzeko Proiektu Pilotu bat garatuko da Donostian ibilgailu guztiz ekologikoak erabiliz. Asmo nagusia da bai Donostiako Mugikortasun Iraunkorreko Planaren bai Civitas-Donostiako Proiektuaren helburu garrantzitsuenak lortzea: berotegi-efektu gasen isuria gutxitzea, bizi-kalitatea hobetzea, Europako beste hirientzat eredua izatea, berrikuntza, etab.

Abantailak/ Onurak

  • Hiri barneko banaketa-kamioien kopurua murriztea
  • Berotegi-efektu gasen isuria eta kutsadura akustikoa gutxitzea
  • Ibilgailuen zirkulazioa hobetzea
  • Karga- eta deskarga-ordutegiak luzatzea, bereziki Parte Zaharrean, auzotarrei arazorik eragin gabe
  • Donostiako Udalaren jarrera ekologikoa hobetzea

Proiektu Pilotu honen ardura TXITA TXIRRINDAL SLL enpresak izango du. Izan ere, 2006an hasi zen horretaz arduratzen, udan bakarrik, bidaiariak “pedalezko” ibilgailuetan eramaten.

Proiektu honen lehen fasea paketeria banatzeko lau ibilgailu ezartzea da, egunean 400 pakete banatzeko ideia izanik.

Banaketa egiteko leku egokiena, Atotxan kokatutako ibilgailu-biltegia da. Biltegi honek beharrezko ezaugarri guztiak ditu:

  • Banaketa-gunetik hurbil dago (CIVITAS gunea) eta sarbidea erraza eta azkarra da
  • Furgonetetarako sarbide baliagarria dauka
  • Banaketa-ibilgailuak (kargozikloak) biltzeko nahiko lekua dauka, bai eta paketeak antolatzeko, jarduera-bulego bezala funtzionatzeko, etab. ere

Jokabide honekin, Mugikortasun eta Garraio Sailak banaketa ekologikoaren alde daukan interesa baieztatzen du. Esperientzia hau banaketak eragin ditzakeen arazo batzuk konpontzeko guztiz baliagarria da.




Donostiako Udala: donostia.eus