Merkantzien banaketa

Beste hiri batzuek bezala, Donostiak merkantzien banaketarekin zerikusirik duten arazo batzuk dauzka: auto-ilarak, zaratak, kutsadura eta abar.

Ikerketa bat egin da horri buruzko behar nagusiak ezagutzeko asmoz. Ondorioz, banaketa hobetzeko hainbat neurri ezarri dira.

Neurri batzuk honako hauek dira: karga- eta deskarga-ordutegiak batzea, gaueko deskarga egiteko protokolo bat sortzea eta zarata eta kutsadura kontrolatzea eta murriztea.

Hala ere, neurri berritzaileena eta aldi berean eraginkorrena, merkantzien banaketa txitrans izeneko ibilgailu ekologiko batzuen bidez egitea izan da. Banaketa iraunkorreko sistema honek interesa sortu du nazioartean.

Jadanik ezartzen ari diren neurri guzti hauekin, gure hiria, salgaien banaketari dagokionez, estatuko hiri berritzaile eta iraunkorrena izatea nahi dugu.




Donostiako Udala: donostia.eus