Ikastetxetik

Mugikortasuna landu nahi baduzu zure ikastetxetik, hemen aurkituko duzu hainbat ariketa ikasgelan aritzeko. Ez du inporta irakaslea, ikaslea edo zuzendaria bazara. Lehenengo ariketarekin "Kalea aztertu eta hiria asmatu!", zure ikastetxearen mugikortasuna, sarrerak eta segurtasuna aztertzeko aukera izango duzue. Bigarrenarekin ordez, "Kontuz, kotxea dator!", eskolako inguruneko errepideetan dabiltzaten gidarien ohiturak aztertuko dituzue. Laguntza behar baduzue idatz iezaguzu: eskolabidea@donostia.org

 

Kalea aztertu eta hiria asmatu!

Jarduera honen bitartez ikasleei saritzen diegu beren bizitegia arretaz aztertzeko ohiturak, baita haiengan horiek zaindu eta hobetzeko gogoa piztu ere, ikastetxe ingurua irisgarritasun, mugikortasun eta segurtasun aldetik nola dagoen jakin eta aztertzeaz gain.

Hona hemen, esaterako, irisgarritasunari dagokionez, lantzen diren parametroetako batzuk: espaloietako jan guneak, oinezkoentzako igarobideetan auto aparkaturik ez egotea, motorrek espaloiak ez hartzea, espaloiak egoera txarrean egotea, hesiek edo antzekoek minusbaliatuei edo umeen kotxeei pasabidea eragoztea.

Mugikortasunaren alorrean: espaloi neurriak, bidegorriak egotea, bus erreiak egotea, autobus markesinak estalita egotea, oinezkoentzako pasabide gorak, oinezkoentzako aldeak eta abar.

Segurtasunaren alorrean: semaforo aldiak, ikastetxe seinaleak, abiadura moteltzekoak, espaloi babestuak eta abar.

Hori dena jakinda, umeak gure solaskide egiten ditugu, auzoko egoera hobetu ahal izateko, herritar partaidetzako ariketa batean, gure hiria gurentzat guztiontzat hobetzearen alde.

 

Adi, kotxea dator!

Ekintza honen bitartez ahalegintzen gara lortzen eskolaume guztiak partaide izatea analisi prozesu batean, baita, oraingo honetan, arazo larri bateaz jabetzea ere.

Haiengan —oinezko zein bidaiari moduan— eragina zuzenekoa duten inguruabarrak dira. Besteak beste, abiadura, kutsadura akustikoa eta gure kale-hiribideetatik dabiltzan autoetako bidaiari kopurua zein beste aldagai batzuk ere aztertzen ditugu.

Ekintza kalean gauzatzen dugu, ikastetxetik hurbil egon eta halako garrantziaren bat duen bideren batean, ikasleek tarte labur batean ikusi ahal izateko zirkulatzen duten ibilgailuak.

Haietako batzuen abiadura aztertuko dugu, baita, batez beste, zenbat bidaiari daramatzaten kalkulatzen saiatuko ere kutsadura akustikoa bera neurtzeaz gain.

Datu horiek kontuan, gogoeta egiten dugu egunero ibilgailu pribatua zenbat erabiltzen dugun, eta gehiegizko erabilerak eragiten dituen arazorik handienak ere, lehen aipaturikoez gain, hau da, hiriko espazioa autoz okupatzea ingurumenaren aldetik jasangarriago diren bestelako moduak baztertuta: oinez joatea, garraio publikoa erabiltzea…




Donostiako Udala: donostia.eus