Erkidegotik

Mugikortasun hobea lortu nahi baduzu zure heziketa- erkidegoan bai ama, aita, auzokoa edo elkarte baten kide bezala gurekin harremanetan jarri dezakezu ondorengo posta- elektronikoaren bidez: eskolabidea@donostia.org, eta kaleen egoera, hobetzeko aukerak, bideen arrisku potentzialak eta abar buruzko edozein iradokizuna egin dezakezu.

Hemen aurkitu dezakezu gure ariketa arrakastatsu batzuen hainbat adibide:

 

Goazen denok oinez eskolara!

Ekintza hau lantzen dugu, batez ere, helburu moduan lortu nahi dugulako ikasleak oinez joatea eta joan-etorrietan beregainak izatea lortzeko helburua, baita bideak hobetzeko prozesuei eragitea ere, kaleak umeen arteko harreman eremu seguruak izan daitezen. Gainera, oinez edo garraiobide jasangarrietan joatearen abantailak ere lantzen ditugu.

Abiaburuetako bat da ikastetxeetako ikasleak nondik abiatzen diren aztertzera, eta analisi hura oinarritzat, eskolara heltzeko biderik seguruenak zehazten dira, umeak bakarrik eta seguru joan ahal izateko.

Izan ere, estrategia horretan, Eskola Bidea hobetzen duten aldaketa guztiek auzo osoa nabarmen abantzaraziko dute.

Eskola Bidea Alzan deskarga ezazu.

 

Oinbusa. Oinezko mugikortasun esperientzia partekatu bat

PROBAKO ESPERIENTZIA: OINBUS BAT EZARTZEA

Eskola Bideka beste pausu bat eman du: OINBUSa. Asmoa da eskolara oinez eta nagusirik gabe joatea, eta txikienen, haur hezkuntzakoen, mugikortasunari heldu nahi die, gurasoek lagunduta joaten baitira, oinezko bus bat balira bezala, eskolaumeak ikastetxerako bidean jasoaz. Hala, kaleetako autoak kentzen lagunduko dugu, baita gutxiago kutsatzen ere, segurtasuna handitzeaz batera: baina, batez ere, auzotarrak ere partaide izatea arazo konponbidean.

Hona hemen ekintzak parte harturiko lagunen ondorioak:

  • Eskolako busa kentzeko moduko gauza moduan ikustea.
  • Umeen beren ondorioak, busean 4 edo 5 geltokitatik igaro behar baitute (20 bat minutu), oinez 7 minutu baino behar ez dutela.
  • Beste guraso batzuk ere proiektuari atxikitzea, eta horrek oinezkoen mugikortasunari buruz dakarren gogoeta.
  • Altzako auzotarren artean pizturiko gogoeta eta iruzkinak.
  • Proiektuan elkar ezagutzen pertsonen taldea eratzea, auzotarrak tokian tokiko arazoak konpontzen partaide izatea baitakar.

Ekintzaren berri ematen duten bideo eta argazkiak ikusteko, HONA HEMEN helbide batzuk:

PDF sobre el proyecto pedibus

PDF resumen pedibus




Donostiako Udala: donostia.eus