Eskola bidea

Eskola Bidea haurrak eskolara bakarrik eta oinez joatea sustatu eta erraztu nahi duen ekimena da, hau da, helburua da helduen laguntzarik gabe eta bide seguru batetik joatea.

Nahiz eta eskolara oinez joatea ohikoa izan orain dela denbora gutxi arte, azken urteetan haur gutxik baliatzen dute mugikortasun modu hori eta horrek hainbat gabezia garrantzitsu eragiten du neska-mutilen artean: ingurunea ezagutzeko eta bakarrik mugitzeko zailtasunak, sedentarismoa, beste haurrekin kalean harremanik ez izatea, eta abar. Era berean, gure errepideetako trafikoa handitzea ere eragiten du.

Testuinguru horretan, Eskola Bidea ekimena Europan jadanik garatutako esperientzia arrakastatsuetan oinarritzen da. Esperientzia horien bidez bermatu nahi da ikasleak bakarrik eta oinez joaten direla ikastolara. Horri esker, auzoko umeek haien artean harremanak izateko aukera dute eta haien autonomia handiagotzen da, pertsona arduratsu gisa hazteko erabakigarria den momentu batean, gainera.

Eskuratutako lorpen guztiek, gure auzoa bizitzeko leku egokiagoa bihurtuko dute, bai baitakigu “haurrentzat auzo seguruagoa dena, helduentzat ere izango dela seguruagoa”.

Ideia hau gogoan, haiekin landa-lana egiten dugu, eskola inguruan dauzkaten arazo nagusiak arteztuz: sarbideak, segurtasuna edota eguneroko mugikortasun-ohiturak.

Honako ekintza nagusi hauek egiten ditugu:

¡Aztertu kalea, hiria asmatu!
¡Kontuz, kotxea dator!
¡Goazen oinez eskolara!
Oinbusa

Ikastetxe askok parte hartu dute urte hauetan ekintza hauetakoren batean:

 

Eskola Bidea foiletoa deskarga ezazu.

Ikastola askok parte hartu dute orain arte hauetako ariketaren batean:

AITOR IKASTOLA
ARANTZAZUKO AMA IKASTETXEA
AXULAR IKASTOLA
COLEGIO COMPAÑÍA DE MARIA
COLEGIO CATALINA DE ERAUSO
COLEGIO EL CARMELO
COLEGIO HERRERA
COLEGIO LA ANUNCIATA
COLEGIO LA ASUNCION
COLEGIO MARIA REINA
COLEGIO NUESTRA SEÑORA DE ARANZAZU
COLEGIO PRESENTACION DE MARIA
COLEGIO SAGRADO CORAZON
COLEGIO SAN JOSÉ DE ALZA
COLEGIO VILLA BELEN
HERRI AMETSA IKASTOLA
IBAI IKASTOLA
IKASBIDE IKASTETXEA
INTXAURRONDO IKASTOLA
JAKINTZA IKASTOLA
LA SALLE IKASTETXEA
LIZEO SANTO TOMAS
MARIAREN BIHOTZA IKASTOLA
OLETA IKASTOLA
ORIXE IKASTOLA
SAN LUIS LA SALLE
SANTA TERESA IKASTETXEA
ZUHAIZTI IKASTOLA
ZURRIOLA IKASTOLA

Eskola Bidea 1. Boletina

Eskola Bidea 2. Boletina

Get the Flash Player to see the wordTube Media Player.



Donostiako Udala: donostia.eus