Merkantzien banaketa eraginkorra

CIVITAS ARCHIMEDES proiekturaren esparruan, merkantzien banaketaren eredu eraginkorra ezarri  da hirian, hiriko benetako beharretara moldatuz eta eragin positiboa sortuz hiritarren artean zein ingurumenean. Erabilitako garraio guztia eta ibilgailuz egindako joan-etorrien kilometroen kopurua gutxitu da, karga ibilgailuen karga ratioa handituz. Modu honetan gastatzen den erregaiaren kopuru orokorra txitzeaz gain, ibilgailuek eginiko joan-etorrien kopurua ere gutxitu egin da. Era berean,  sarbide kontrol sistema ezarri da Alde Zaharrean, han sartzen ziren ibilgailuaren kopura arautzeko eta murrizteko.

Bestalde, azken kilometro banaketa enpresa ezartzea erraztu egin zen. Enpresa honen jarduera nagusia da merkantzia banaketa zama-bizikletatekin, Alde Zaharrean eta Hiri Erdian batez ere.

Neurri honek ingurumenean garraioak duen eragina murriztu nahi izan du. Estrategikoki, helburua hiriaren erdigunean merkantzien banaketaren eraginkortasuna handitzea eta erdiguneko saltokietan eta industria guneetan ibilgailu komertzialen erabilera murriztea da. Horretaz guztiaz eztabaidatzeko eta merkantzien banaketari konponbide bat bilatzeko, interes-talde indartsua sortu nahi da, karga eta deskargaren arautegia eta erraztasunak hobetu eta merkantzien banaketaren trafikoan ibilgailu garbien erabilera igotzeko.

 




Donostiako Udala: donostia.eus