Kalitate altuko korridoreak

Neurri honen helburu nagusia, Donostiako bi korridoreen kalitatea hobetzea izan zen. Horrela, hiriko autobusen zerbitzua erakargarriagoa bihurtu eta, ondorioz, bidaiarien kopuru handiagoa lortuko zen.

Beharrezko aldaketak egin ziren autobus bideen azpiegiturak hobetzeko. UNE-EN 13816 agiria lortu zen hiru lineatarako 5,13 eta 28. Halaber, segurtasuna handitzeko asmoz, Donostiako Tranbia Konpainiak 22 kamera jarri zituen autobusetan. Hobekuntza hauekin, bidaiari kopurua 3 milioi handitu egin zen, %12 hain zuzen ere, aurreikusita zegoen %5 hobetuz. Horrela 157 bidai/biztanle-urteko batezbestekoa lortu zen.




Donostiako Udala: donostia.eus