Garraio Bertikalaren Sustapena

Hiriak duen garraio bertikalaren beharra aztertu da eta, horren arabera, 7 igogailu, 5 arrapala mekaniko eta eskailera mekaniko bat ipini dira. Hiriak duen orografia dela eta, zonalde baxu eta altuen arteko konexioa beharrezkoa da, oinezkoei eta ziklistei ibilbide berriak eskainiz. Era honetan, hiritarren artean mugikortasun ohiturak aldatzea sustatzen da ibilgailu pribatuaren erabilera murriztuz.

 

Garraio bertikaleko sistema hauen ezarpenak, normaltasunez mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonen artean irisgarritasuna hobetu eta auzoen bizi kalitatea handitu du. Era berean, aisialdi guneetara eta garraio publiko eta komertzialetara oinezkoentzako eta bizikletentzako ibilbide eta aukera berriak ireki ditu. Neurri honekin, hiriak duen oinezkoen mugikortasun maila altuari eutsi dio udalak eta, era berean, bizikletaren erabilera handitu.

 




Donostiako Udala: donostia.eus