Bizikletak mailegatzeko zerbitzuaren handitzea

Zerbitzu hau abian jartzeak Donostiako zonalde lauetan bizikleta zerbitzu publikoa instalatzea ekarri du, 9 geltoki eta 150 bizikletarekin. Lehenengo fasean, 5 geltoki ezarri ziren (Boulevard, Unibertsitatea, Pio XII, Norteko Geltokia eta Sekundino Esnaola Plaza). Bigarren fasean berriz, 2010. urteko uztailean, zerbitzua beste 4 geltoki berritara zabaldu zen (Zumalakarregi hiribidea, Lugaritz, Anoeta eta Easo plaza) guztira 50 bizikleta gehiagorekin. Azken fase honetan sistemaren erabilera turistei eskaini zitzaien.

Neurri honen helburua herritarrei bizikleta publikoaren zerbitzua eskaintzea izan zen mugikortasun ohiturak aldatu daitezen eta, ondorioz, ibilgailu pribatuaren erabilera murriztea eta garraio publikoarekin intermodalitatea bideratzea. Proiektuaren azkeneko urtean 11.000 erabilera/hilabeteko zifrara ailegatzea espero zen. Azkenean kopuru hori gainditu egin zen eta 12.180koa izan zen 2012aren amaieran. 

 

 




Donostiako Udala: donostia.eus