Biofuelaren sustapena

Neurri hau hiriko autobusetan erregai alternatiboen erabileran oinarritzen da, herri garraio energetikoki eraginkorragoa lortuz. Donostiako Tranbia Konpainia dagoeneko ezartzen ari da neurri hau, B20ko ehuneko 4a, B30ko ehuneko 70a eta B50ko 3a erabiliz.

Azpimarratzekoa da CIVITAS ARCHIMEDES proiektuaren barruan, erabilitako garraio guztiaren ehuneko 25a biodiesela izan zela. Gainera, Dbus flotaren parte bat hobetutako ibilgailu ekologikoekin (EEV) ordezkatuko zen, hiriko kutsaduraren murrizketari eutsiz.

 

Biodiesela bioerregai likido bat da, landare-olioetatik eta animalia-koipeetatik ateratzen dena, erregai ekologiko bat bezala kontsideratuta dago, eta gasolio komertzialarekin bateragarria da.

 

1.- Harraskatik botatzen duzun olioak, zure autobusa martxan jartzeko balio dezake.

2.- Olio hori, zure hirian dauden jasotze puntuetara eraman dezakezu.

3.- Olioa garbitu eta iragazi ondoren, Biodieseleko fabrika batera eramaten da

4.- Olioa Biodieselean bihurtzen da.

5.- Biodiesela zisterna batean iristen da.

6.- Zure hiriko autobusa, Biodieselarekin dabil.

 

Ba al zenekien…?

  • Biodegradagarria da, eta isuri edo istripuren bat ematen bada ez ditu arriskuan jartzen lurzorua eta lur azpiko urak.
  • Ez du bentzenorik, eta ezta minbizia eragin dezakeen sustantzi aromatikorik ere.
  • Ez da merkantzia arriskutsua.
  • Erretzerakoan CO2 kantitate gutxiago botatzen du, landareek euren hazkuntzarako behar duten adina baino ez.
  • Berrerabilitako olioen erabilerarekin "hondakin bat balioztatzen dugu", bere isurketa saihesten dugu, lur azpiko ura, ibaietako eta itsasoko kutsadura babestuz.
  • Lubrikagarri bikaina da, motorra babesten du, marruskadurak, higadurak, zaratak eta mantentze gastuak murriztuz.
  • Ia ez du bat ere sufrerik. SOx -ko (euri azidoa) emisioak ekiditen ditu.
  • Diesel motorretan erabiltzeko alternatiba garbi bakarra da.
  • Ekoizpen eremuan aberastasun sozio-ekonomikoa sortzen du, bai nekazal eremuetan eta baita industrialdeetan ere.
  • Konbustioa hobetzen du, kedar isurketak nabarmen gutxituz.
  • Kanpo-energiarenganako mendekotasuna murrizten du.



Donostiako Udala: donostia.eus