Barruti seguruak eta 30 guneak / Bide-segurtasuna

Bide-segurtasuna handitu nahi izan da, motordun ibilgailuen abiadura murriztuz eta oinezkoei eta bizikletariei alde seguruak eskainiz. Hiriko hainbat gunetan, abiadura orduko 30 kilometrora mugatuko da. Gainera, Intxaurrondo auzoan neurri desberdinak ezarri dira ibilgailuen abiadura murrizteko.
Bestalde, Bide Segurtasunaren gaineko Herritarren Ituna sinatu zen: hiria Europako Bide-Segurtasunaren Estatutuetara egokituko du eta etorkizunerako Europak dituen helburuak aintzat hartuko ditu. 30 hiritar-elkarteak parte hartu zuten itun horren garapenean.

Bi neurri horiei esker, istripu-kopurua murrizteaz gain, bide-segurtasuna handitzea lortu da, bai oinezkoen artean bai bizikletarien artean. Xedea, 2.002 zifrekin alderatuta, istripu-kopurua murriztea izan zen eta, horrekin batera, hilgarriak diren istripuak eta zauritu larriak eragiten dituztenak gutxitzea. Bestetik, istripua izateko arriskua garraio-mota bakoitzean murriztu da, radar-sistema eta “photo-red”-sistema ezarriz.

Grafiko hauetan ikus ditzakegu azken azken urte hauetan lortu den abiadura murrikzeta landu diren 4 guneetan.

 

 

 




Donostiako Udala: donostia.eus