Banako Garraio Planak

Banako garraio planen proiektua, hiritarrek Donostia hiriaren barnean dituzten mugikortasun ohiturak aztertzeko helburuarekin sortzen da. Helburu nagusia ibilgailu pribatuaren erabilera murrizten jarraitzearena da, hiritarrari aukera jasangarri eta erakargarriak eskainiz.

Proiektua Amara eta Antiguo auzoko 300 partaideekin hasi zen (inkesta eta telefonoz egindako hautaketa prozesu baten ondoren) eta 204 lagunekin bukatu du. Hasierako fasean, partaideen mugikortasun ohiturak jaso ziren, eta, ondoren, banako garraio aukeren aurkezpena egin zen. Bertan, proposaturiko garraio mota probatzea gonbidatzen zitzaion partaideari; eta, horretarako, hiru hilabeteko iraupena zuen dohako garraio txartela ematen zitzaion. Azkenik, hiru hilabeteko beste fase batean, proposatu zen garraioaren arrakasta maila neurtu zen, pizgarri garaia bukatu ondoren garraio berriaren aukera luzaroan irauten zuen jakiteko.

Ondorengo grafikoan pizgarri garaian garraio motaz aldatu zuten partaideen ehunekoa azaltzen da eta garai hori bukatu ondoren garraio berarekin mantendu direnena ere. Hasieran ezarri zen helburua, garraio aukera berria mantentzen zuten ehunekoa %10 izanik, bi auzotan ehuneko hori ondo baino hobeto hobetzea lortu zan.

Proiektuak izan duen eraginari dagokionez, ibilgailu pribatua %14 gutxiago erabili da, proiektu hasieran erabiltzen zutenen %37tik, bukaeran %23ra iristea lortu zen.

Energetikoki proiektuak izan duen eragina ere azpimarragarria izan da, hiru hilabeteko bi garaiak kontuan izanik, hau da, pizgarri eta pizgarri gabeko garaiak,  9.000 litro erregai aurreztu baitziren, eta ingurumenari dagokionez, 18 Tona CO2, 40kg NOx eta 5kg PM gutxiago isuri ziren.




Donostiako Udala: donostia.eus