Civitas

Donostia ezaguna da Europan zehar mugikortasun iraunkorrena duten hiri artean egoteagatik. Horregatik, Europar Batasunak gure hiria aukeratu egin du CIVITAS- Archimedes proiektuan parte hartzeko ondorengo europar hiriekin batera: Brighton Ingalaterran, Aalborg Danimarkan, Monza Italian, Usti nad Labem Txekiar Errepublikan eta Iasi Errumanian.

Hemezortzi neurri baino gehiago jadanik martxan jarri dira Archimedes Proiektu barnean herri garraio iraunkorrak sustatzeko asmoz, bai autobusa eta bizikletaren erabilera bai hirian zehar oinez joatea bultzatzeko.

Europar Batasunak 2.729.000 euro jarri ditu Donostiak mugikortasun iraunkor politikak garatu ditzan.

Europako autobus sare ekologiko eta iraunkorrenetakoen bat edukitzea eta hirian zehar bizikletaz ibiltzeko Donostiak egindako apustua lorpen baloratuenak dira Europan zehar.

Halaber, proiektu honen barnean beste hainbat neurri ezartzen ari dira: 30 Guneak eta trafikoa aritzeko proiektuak, mugikortasun iraunkorra Unibertsitate ingurunetan, Eskola Bidea hiriko ikastola eta eskola ezberdinekin, merkantziak banatzeko modelo berriak, disuasio- aparkalekuen sustapena, car-sharing proiektua edo garraio bertikalen hobekuntza eta handitzea.

Aipatutako helburuak lortzeko, ondorengo neurriak ezartzen ari dira Donostian

Garraio publikoa

Bizikleta Azpiegiturak

Garraio planak

Bide- segurtasuna

Aparkalekuak hobetzeko neurriak

 

http://www.civitas-initiative.org/city_sheet.phtml?id=83&language=ba
 




Donostiako Udala: donostia.eus