Car Sharing

Carsharinga autoa tarte laburretarako alokatzean datza. Ibilgailua noizean behin baino erabiltzen ez duten pertsonentzat izan daiteke erakargarria, baita normalean erabiltzen dutenaren ezberdina den ibilgailu bat eskuratu nahi dutenentzat ere.

Terminoa ingelesa izan arren, nazioartean onartuta dago jarduera mota hau definitzeko. Carsharinga eta alokairu arrunta bereizteko esan genezake carsharinga ez dagoela bulego orduetara mugatuta; erabiltzaileak berak erreserbatu, jaso eta itzuli behar duela ibilgailua, erabiltzaileek ibilgailua erregaiz hornitu behar dutela edo erregaiaren prezioa alokairu prezioan sartuta dagoela.

Hiriko carsharinga sarritan sustatzen da ibilgailua jabetzan edukitzearen hautabidetzat, eta hiri garraioaren edo bizikletaren osagarri gisara. Zenbait familiatan bigarren autoa edukitzearen hautabidea ere izan daiteke.

Poluzioa eta trafiko pilaketak ere gutxiagotzen ditu. Auto pribatuen ordez ibilgailu partekatuak erabilita, aparkaleku plazen beharra zuzen-zuzenean murrizten da.

Laster Donostian probako esperientzia aitzindari bat egingo dugu, hiriko hainbat lekutan ibilgailu gutxi batzuk jarrita. Aitzindaria, Espainian Donostiaren neurriko hirietan carsharing esperientziarik ez dagoelako.

Esperientziaren ondorioz zehaztu ahal izango dugu etorkizunean jarduera onuragarria izan daitekeenetz.




Donostiako Udala: donostia.eus