Banako Garraio Plana

Espainian aitzindari den proiektu bat gauzatuko da laster: 200 donostiarren mugitzeko ohiturak aztertzea; banako analisia egin eta, hala, eguneroko joan-etorrietarako aukera sostengagarriago bat eskaini ahal izateko.

Aipatu ekimenaren helburu lehena kutsatzen ez duten garraiobideak erabilaraztea da. Ekimen horren bidez, 200 herritarren mugikortasun ohituren berri eskuratuko dugu eta, ondorioz, normalean auto edo motozikleta pribatuan egin ohi dituzten bidaiak garraio publikoz edo bizikletaz egitera pasaraztea lortzen saiatuko gara. Gainera, ibilgailu pribatua hobeto erabilarazteko asmoa dugu.

Emaitza izango da herritar partaideek —eta, ondorioz, gainerako donostiarrek— garraiobide sostengagarriak areago erabiltzea.

Ekimena Civitas Archimedes proiektu europarraren barruan dago, Donostiak hartan parte hartzen baitu. Hirietan mugikortasun sostengagarriagoa lortzeko asmoz Donostian lantzen ari diren ekintza ugarietako bat da.

Proiektua Amara eta Antigua auzoetan gauzatuko da. Bi alde horiek aukeratu ditugu ekimena arautzen duen Europako araudiak eskatzen duelako ekimena gauzatuko beharreko alorrak populazio handikoak eta garraio publikoekiko lotura onekoak izateko, bizikletaz ibiltzeko moduko alderdi lauak izateaz gain.

Nola garatu ekimena

Bi auzoetako biztanleei gutun bana bidaliko diegu, proiektuari buruzko informazioa eman eta haien mugikortasun ohiturak ezagutzeko inkesta bat egiteko aukera eskaintzeko. Hasi bidez 200 lagun aukeratuko ditugun arren, donostiar guztiak izan daitezke proiektuko partaide, honako lotura hau erabilita eskuratzen den galdetegi laburrari erantzunda.

Ezer baino lehen, aukeraturiko herritarren datuak hartuko ditugu, haien mugikortasun ohituren berri izateko. Hala, kontuan izango dira hainbat alderdi; joan-etorrien zergatikoak, distantziak eta abar aztertu ahal izateko. Segituan, datuak aztertutakoan, erabiltzaile bakoitzari bere banako garraio plana emango diogu.

Garraio proposamenak urte amaierarako prest egongo direlakoan gaude, ekimeneko partaide guztien banako ikerlanak hiru hilabetean landu ondoren.

Ekimen osoan kontzientziatze prozesua ezinbestekoa da, kontua ez delako garraiobide sostengagarriagoak erabilaraztea, horiek erabiltzeak ingurumenari; eta, ondorioz, herritar guztiei; dakarzkion abantaila ugariak ikusaraztea ere. Kutsatzen ez duten garraiobideak aukeratzeko orduan ezinbestekoa da herritarren partaidetza, poluzio eta zarata txikiagoekiko inguru garbia lortuko bada. Azken batean, denontzako bizi kalitate hobea lortu ahal izatea da auzia.

Proiektu oso-osoan Donostiako Udalak partaide bakoitzari garraiobide sostengagarriagoa aukeratzera adoretuko duten neurriak eskainiko dizkio. Aipatu neurrien bidez partaideek proposameneko mugikortasun hautabideak askatasun osoz balioztatu ahal izango dituzte.
 




Donostiako Udala: donostia.eus