AENEAS

AENEAS, zahartzen ari den gizarte batean mugikortasun sustengagarria sustatzeko europar proiektua da.

Europako bost hirik eta zazpi erakunde edo sarek osatutako elkarte baten bitartez, AENEAS proiektuak honakoak lortu nahi ditu:

  • Zahartzen ari den gizarte batean mugikortasun sustengagarria sustatzen interesatuak dauden hirien arteko “Ohitura Onen Truke Sarea” sortzea.
  • AENEASen parte hartzen duten hiri guztietan sustapen-neurriak martxan jartzea.
  • Adinekoei eta herri garraioen arduradunei merkadoteknia-kanpaina handiak zuzentzea.
  • Herri garraioen arduradunentzat prestakuntza-lantegiak antolatzea.
  • Bidaiari eta gidariei prestakuntza emateko tresna-multzo bat garatzea.
  • Ohitura Onen gidaliburu bat prestatzea.
  • Biztanleria kontzientziatzea hiritar mugikortasuna eta zahartzeari dagokionez.

Donostia, Europako beste hiri batzuekin batera (Munich Alemanian, Odense Danimarkan, Salzburg Austrian eta Krakovia Polonian), aukeratua izan da AENEAS proiektuan parte hartzeko, hiriko adineko pertsonentzat hiru lantegi eskainiz.

Lantegi bakoitzean eduki batzuk lantzen dira:

  • Club Vasco de Camping elkartearekin, oinez ibiltzea sustatzeko asmoarekin, jadanik 20 ibilaldi antolatu dira, hiriko hainbat leku ezagutzeko.
  • RACVN laguntzarekin, bide-segurtasunari buruzko hitzaldiak antolatzen ari dira.
  • Dbusaren parte-hartzearekin, herri-garraioari buruzko lantegiak egiten ari dira hiriko hainbat zahar etxetan.
     

AENEAS foiletoa eskuratu.




Donostiako Udala: donostia.eus