30 guneak / Trafikoa arintzen

30 guneak neurri ezberdin osatutako tresna bat da eta haren barne bide-sareko errediseinua edo seinaleztapen horizontala jartzeko neurriak daude, adibidez. Proiektu hau hainbat europako herrialdeetan jadanik ezarrita dago. 80ko hamarkadan Holanda eta Danimarka arlo honetan aitzindariak izan ziren, beste mugikortasun arlo askoetan bezalaxe. 80ko hamarkada amaieran Holandako ia udal guztiek antzeko gune bat zeukaten eta zabaltzeko aukerak oso handiak ziren; 2002an 30 guneek herrialde guztiaren bizitegi kaleen ehuneko 50a betetzen zuten.

Fenomenoa oso azkar zabaldu egin zen Erdialdeko Europan, Eskandinavian eta, pixkanaka- pixkanaka, gainerako europar herrialdeen zehar. 90ko hamarkadan hainbat alemaniar hiriek, Heidelberg edo Friburgo bezala, 30 guneak zeuzkaten haien bizitegi- auzo guztietan.

Gaur egun, europar hiri askok haien bide- sare guztia zabaldu dute 30 guneak bezala, bide nagusiak izan ezik.

Donostian, 30 guneak hiriko alde espezifikoetan ezarriko dira: arrazoi ezberdinengatik abiadura hau gainditzea oso zaila delako edo bizikidetzat arriskutsua delako. Lau talde nagusi arteko bizikidetza hobetzea lortu nahi da. Multzoak honako hauek dira: oinezkoak, garraio publikoa, bizikletak eta ibilgailu motorizatuak. Lehentasuna garraio iraunkorraren erabilera bultzatzea da, bai zarata bai kea murriztu ahal izateko. Era berean, eta Bideko Segurtasun Paktuarekin batera, beste helburu nagusia segurtasuna bultzatzea eta ezbehar- kopurua murriztea da.

Seinaleztapen sarrera nahiko argia izan behar da 30 gune batean gaudela jakinarazteko. Asmo handiko proiektua da honek aipatutako helburu guztiak lortu ahal izateko.




Donostiako Udala: donostia.eus