Mugikortasun Jasangarriarean Astea 2015

Irailaren 16tik 22ra, Mugikortasun Jasangarriaren Asteak hamabostgarren urteurrena ospatuko du. Donostiako Udaletxeko Mugikortasun Atal Teknikoak, hiriko hainbat elkarteekin batera, jarduera sorta bat antolatu dute herritarrei hausnarketa eragiteko, hiriko espazioan ibilgailuak duen eraginaren inguruan. Garraiobide alternatiboak gehiago eta autoa gutxiago erabiltzearen onurei buruz hausnartzeko gonbitea luzatu nahi da. Hori dela eta, aurtengo leloak, “Aukeratu. Aldatu. Uztartu. Zure Mugikortasuna”, gure hirietako espazioei eman nahi diegun erabileren inguruan kontzientziatu nahi gaitu, eta horrekin, Europa bizigarriago eta zoriontsuago bat lortzera lagundu dezan.

Aurten ere, Europear Batasunak autoa hainbeste ez erabiltzeak ematen dituen onurei buruz eta garraio-mota alternatiboei aukera gehiago emateko hausnarketa egitea gonbidatzen du. Aurten, leloak kerabiltzen ditugun mugitzeko erak hobeto pentsatzeko garrantzia azpimarratu nahi du, kasu bakoitzean garraiobide egokienak eta jasangarrienak erabiliz eta konbinatuz.. Antolatzaileak: Donostiako Udala, Kalapie, Donostiroller, Txita, DonostiShop, DSS2016EU, Cristina Enea Fundazioa eta Bizikletaren Behatokia.

Donostian garatuko den egitarauak elkarte eta erakunde ezberdinen babesa eta elkarlana izango du, besteak beste Kalapie, Donosti Roller, Ruta Gansa, eta Bizikletaren Behatokia. Jardueraz beteriko egitarau osotua eskainiko diete herritarrei, hala nola, ttipi-ttapa haur martxa, garraio moten konparaketa, 3 pelikulen emanaldia Donostia 2016 egoitzan, Dbus-era bisita, edota ibilaldia gosari osasungarriarekin Miramar eta Aiete Jauregian.

Hiritar guztien partaidetza ziurtatu dadin, Haur nahiz helduentzako ekintza anitzak izango dira. Hori guztia, garraiobide ez motordunen erabilera sustatzeko helburuarekin, eta garraio eta espazio publikoko erabilera hobetu dadin.

Europako Mugikortasun Jasangarriaren Asteak, bere egitarauaren barnean, lau irteera eskainiko ditu, garraiobide ez kutsakorren erabilera sustatzeko, aldi berean kirola egin eta hiriko ibilbideak eta guneak beste ikuspegi batetik ezagutzeko. Irteera hauek, doakoak eta edonori irekiak, lineazko patinetan (roller-etan), oinez eta bizikletan izango dira, ordutegi ezberdinetan, irailaren 16, 18, 19, 20, 21 eta 22an. Azken martxa hau bizikleta martxari izango da, bertan Donostiako institutuko gazteak elkartuko dira eta aurrekari gabeko bizikletaren aldeko pelotoia osatuko dute hirian zehar.

Klikatu irudian egitaraua ikusteko.

MUGIKORTASUN ASTEA, EGITARAUA 2015_Página_1




Donostiako Udala: donostia.eus