TXARTEL MOTAK

Hautapena_028

MUGI TXARTEL ARRUNTA

EZAUGARRIAK

  • Bereko titularra bere argazkiarekin eta bere datu pertsonalekin parekatzen du.
  • Pertsonala eta besterenezina da, hots, jabearen bidaien indargabetzea baimentzen du soilik.

BEHARREZKO DOKUMENTAZIOA

  • Eskabide formularioa beteta.
  • NANaren, pasaportearen eta AIZren fotokopia.
  • Argazkia, karnet neurrikoa.
ESKAERA KARGAK
Hiru modutara egin daiteke:

Badaude hainbat aukera:

TARIFAK

tarifak_arrunta

MUGI TXARTEL KOLEKTIBOA

EZAUGARRIAK

  • Kreditu-txartelak duten pertsonak txartelaren jabe talde baten kide pertsonalizatuak dira.
  • Bereko titularra bere argazkiarekin eta bere datu pertsonalekin parekatzen du, pertsonala eta besterenezina da, hots, jabearen bidaien indargabetzea baimentzen du soilik.
  • Deskontu espezifikoak eskaintzen ditu.

Kolektiboak

  • Gazteentzako Mugi txartela (5-25 urtekoentzat)
  • Mugi txartel soziala (GFAk ematen duen Oinarrizko Errenta eskuratzen dutenentzat)
  • Adinekoentzako Mugi txartela (65 urtetik gorakoentzat)
  • Minusbaliatuentzako Mugi txartela (minusbaliotasun gradua %65ekoa edo handiagoa dutenentzat)
  • Familia Ugariak Mugi txartela

MUGI TXARTEL KOLEKTIBOA

BEHARREZKO DOKUMENTAZIOA

  • Beharrezkoa da Gipuzkoako errolda agiri originala aurkeztea. Egiaztagiria gehienez ere duela 3 hilabete ateratakoa izango da.
  • Hobaria lortzeko eskubidea izateko, urteko diru sarrerak IPREMa – Efektu Anitzeko Errenta Adierazle Publikoa- (15.975,32 € urtean) baino gutxiago izan behar du (familia ugariak eta 18 urtetik beherakoak izan ezik).

HAURRENTZAKO TARIFAK

tarifak_haurrak

MUGI TXARTEL KOLEKTIBOA: GAZTEAK (5-25 URTEKOENTZAT)

BEHARREZKO DOKUMENTAZIOA

  • Eskabide formularioa beteta.
  • NANaren, pasaportearen eta AIZren fotokopia
  • Argazkia, karnet neurrikoa
  • Adin txikikoa izanez gero, familia liburuaren fotokopia (adin txikiaren datuak agertzen diren orria) eta tutorearen NANaren edo pasaportearen kopia.

GAZTEENTZAKO TARIFAK

tarifak_gazteak

MUGI TXARTEL KOLEKTIBOA: ADINEZKOAK

BEHARREZKO DOKUMENTAZIOA

  • Eskabide formularioa beteta.
  • NANaren, pasaportearen eta AIZren fotokopia
  • Argazkia, karnet neurrikoa

ADINEZKOENTZAKO TARIFAK

tarifak_adinekoak

MUGI TXARTEL KOLEKTIBOA: MINUSBALIATUAK

  • Eskabide formularioa beteta.
  • NANaren, pasaportearen eta AIZren fotokopia
  • Argazkia, karnet neurrikoa
  • Desgaituentzako txarteletarako beharrezkoa da desgaitasuna %65ekoa edo handiagoa dela egiaztatzen duen agiria eranstea. Agiri hori Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuak luzatutakoa izan beharko da.
  • Adin txikikoa izanez gero, familia liburuaren fotokopia (adin txikiaren datuak agertzen diren orria) eta tutorearen NAN, pasaporte edo AIZaren kopia.

MINUSBALIATUENTZAKO TARIFAK

tarifak_ezinduak

MUGI TXARTEL KOLEKTIBOA: SOZIALA

BEHARREZKO DOKUMENTAZIOA

  • Eskabide formularioa beteta.
  • NANaren, pasaportearen eta AIZren fotokopia
  • Argazkia, karnet neurrikoa
  • Adin txikikoa izanez gero, familia liburuaren fotokopia (adin txikiaren datuak agertzen diren orria) eta tutorearen NAN, pasaporte edo AIZaren kopia.
  • Lanean ez dauden 65 urtetik beherako erretiratuak; erabateko baliaezintasuna duten pentsiodunak, ezintasun iraunkor absolutua, ezintasun iraunkor osoa eta baliaezintasun handia duten pentsiodunak, 55 urtetik gorakoak eta lanean ez daudenak; lanean ez dauden eta alarguntasun pentsioa jasotzen dutenak, Kotizaziopeko pentsioaren parekoak diren diru sarrerak edo diru sarrera txikiagoak jasotzen dituzten eta lanean ez dauden pentsiodunak; bere ardurapean duen seme-alabarengatiko prestazioaren titularrak: Gizarte Segurantzak hilabete baino gutxiagoko epean igorritako egiaztagiriaren originala.
  • Gizarte Larrialdiko Laguntzaren titularrak edo onuradunak: Dagokion udalak hilabete baino gutxiagoko epean igorritako laguntza egiaztagiriaren originala.
  • Kotizazio gabeko pentsioen titularrak, Gizarte Ongizaterako Fondoaren titularrak edota Minusbaliatuak Gizarteratzeko Legearen prestazioaren titularrak: Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikarako Departamentuak hilabete baino gutxiagoko epean igorritako laguntza egiaztagiriaren originala.
  • Diru sarreren Bermerako Errentaren titularrak edo onuradunak: Lanbidek hilabete baino gutxiagoko epean igorritako laguntza egiaztagiriaren originala.
  • 52 urtetik gorakoentzako langabeziagatiko laguntzaren titularrak edo Gizarteratzeko Errenta Aktiboaren titularrak: INEMek hilabete baino gutxiagoko epean igorritako laguntza egiaztagiriaren originala

TARIFA SOZIALAK

tarifak_sozialak

MUGI TXARTEL KOLEKTIBOA: FAMILIA UGARIAK

  • Eskabide formularioa beteta.
  • NANaren, pasaportearen eta AIZren fotokopia
  • Argazkia, karnet neurrikoa
  • Familia ugariaren tituluaren fotokopia

FAMILIA UGARIEN TARIFAK

tarifak_familia_ugariak

MUGI TXARTEL ANONIMOA

EZAUGARRIAK

  • Jaberik gabeko txartela da. Mugi sistemaren lehen zatiko deskontuak eskantzen ditu. (1-20 bidaiak).
  • Anitzeko pertsonen baliogabetzea ahalbidetzen du, euskotrenen ezik. 9 bidai gehienez Lurraldebusen eta mugagabea Dbusen.
  • Lurraldebusen eragiketa hau ez da automatikoa eta gidariak soilik egin dezake.
  • Azken birkargatik hiru hilabetez balio du. Txartela berriro aktibatu eta geratzen zaion saldoa aprobetxatzeko, txartela kargatu beharko da (gutxienez 5 €).

ESKAERA

Mugi txartel anonimoa prensa saltokietan eska daiteke (baimendutako kiosko, liburu denda eta estankoak). Ez da beharrezkoa inongo dokumenturik eramatea txartela eskatzeko, eta momentuan eskuratzen da. Txartelak, Mugi txartel guztiek bezala, 5€-ko prezioa du.

itzuli



Donostiako Udala: donostia.eus