EZAUGARRI NAGUSIAK

Eremuak bereizteko sistema komuna: Mugin aplikatuko diren tarifak eremuak bereizteko sistema komunean oinarritzen dira. Sistema berrian 15 eremu bereiziko dira:

EZAUGARRI NAGUSIAK. GARRAIO-ALDAKETAK

Eragile desberdinen arteko aldaketetan (adibidez dbus eta lurraldebus artean) txartelik garestiena
eta ibilbideko merkeenaren %25a ordainduko da. Zenbatekoaren kalkulua behin garraio aldaketa
bukatuta egingo da.

Garraio-aldaketak ibilbide bakarra hartzen dira, beraz, txarteleko bidaia kontagailurako, bidaia bakarra bezela zenbatuko du.

Ibilbide bakoitzean, gehienez ere 6 eremu-aldaketa egin ahal izango dira, betiere garraiobidea aldatzen ez bada (garraio-aldaketa). Aldaketa bakoitzari zenbateko bat dagokio. Zenbat eta eremu-aldaketa gehiago egin, orduan eta garestiagoa ibilbidea.

mapa

EZAUGARRI NAGUSIAK. HOBARIAK

Autobusean beti billete arruntaren tarifa ordainduko da, eta ordainduko den zenbateko hori uneko hilean egindako bidaia kopuruaren araberakoa izango da. Hobariak dakarren deskontua txartela kargatzerakoan lortuko da beti, eta inoiz ez autobusean.

konekta

itzuli



Donostiako Udala: donostia.eus