Dbus

Donostiako Udalak Donostiako Autobusen Konpainiaren bitartez ematen du hiriko garraio publikoko zerbitzua.

Gaur egun Autobusen Konpainia 504 langileek osatzen dute, horietatik 402 gidariak dira. Konpainiak 121 autobus ditu, horietatik 84 12mtakoak, 9mtako 3 autobús,18mtako 26 artikulatuak eta 8 mikrobus. Ibilgailuak etengabe berritzen dira eta autobus guztiek plataforma baxua dute (%100ak) erabilgarriagoak izan daitezen hiritar gehienentzat.

Gaur egun Autobusen Konpainiak 27 ibilbide edo linea egiten ditu, egunero Donostiako auzoak elkarren artean lotzeko. Asteburuetako gauetan, bederatzi ibilbide dituen ontza zerbitzua deiturikoarekin osatzen du Konpainiak bere zerbitzua. Halanola, 28-AMARA-OSPITALEAK eta 5-BENTABERRI lineek, AENOR ziurtagiria dute Bidaiarien Garraio Publikoari buruzko UNE-EN 13816 arauaren arabera.

Azken urteetan 26.002.755 (2004), 26.219.165 (2005), 26.670.005 (2006) , 27.360.638 (2007), 28.002.785 (2008) eta 2009 urtean 28.460.380 bidaiarik erabili zituzten Konpainiaren lineak. Datu horien argitan, Donostia da hiri autobusak gehien erabiltzen dituen hiria, berak baitu biztanleko bidaiari ratio handiena.

Konpainiako autobusek guztira 6.000.000 km-tik gora egin zituzten 2009 urtean hirian barrena.

Autobus guztiek SAE ekipamendua darabilte GPRS komunikazioekin. Honi esker, momento oro autobus bakoitzaren posizioa jakin ahal izango dugu, hala nola, informazio-panelak jarriak dituzten geltokietara (82 geltoki) iristeko zenbat denbora falta den. Bestalde, autobusek informazio-sistema multimedia bat ere badute. Sistema honi esker, hurrengo geltokia iristear dagoela jakinarazteaz gainera, informazio orokorra, DTK-aren berriak eta denbora-pasa eskaintzen du. Gainera, ontzidiaren 72 autobusek bideo-zaintza kamerak dituzte.

Bestalde, DTK-k autobus zein gidari kopuruaren optimizazio eta planifikaziorako sistema adituak erabiltzeaz gainera, kontatu zein kontaktu gabeko ordainketa sistemak darabil autobusetan, ibilgailuen konponketa eta mantenimendurako instalazio berriak eta WIFI sare inalambrikoa, autobusetako ekipo eta integratutako sistema ezberdinetako serbidoreen artean informazioa trukatu ahal izateko.

 

Dbus

Get the Flash Player to see the wordTube Media Player.

 

 

 

Dbus gaur

 

Bidaiarien kopuru eboluzioa (2004 -2010)

Marka historiko, 29 milio bidaiariak gainditu dira, 2010 urtea.

 

 




Donostiako Udala: donostia.eus