Berriak

MUGIKORTASUN ERABILEREN KONPLEXUTASUNA. ERDIALDE-LAGUNKOIA

Aurreko asteartean, martxoak 7, Erdialde elkarteak tailer batean hartu zuen parte, Mugikortasun eta Partaidetza zuzendaritzekin batera, Lagunkoia proiektuaren barruan. Tailerrean honako gai hauek landu ziren: mugikortasun erabileren konplexutasuna, eta oinezkoentzat, bereziki adinekoentzat, zailtasunak dituzten lekuak. Tailer hori bide segurtasunari buruzko sentsibilizazio kanpaina baten barruan zegoen eta bertan adineko pertsonak izan ziren aldi berean aholkulariak eta aholku hartzaileak.

Informazio gehiagorako: Erdialde Elkartea (facebook-en)

En Erdialde2 Con Erdialde_Paseo Colon

Oinez eskolara. Intxaurrondo Ikastola

Urte bat gehiago Donostiako Eskola Bidea esperientziak martxan jartzen dira. Besteak beste, Intxaurrondo ikastolak, bostgarren urtea betetzen du.

 

dsc03161a

 

img_20161025_085505

 

img_20161025_085720

 

img_20161025_085651

EUROPAKO MUGIKORTASUN ASTEA

EUROPAKO MUGIKORTASUN ASTEA IRISTEAR DAGO. BEGIRA ZENBAT GAUZA DAUZKAGUN ANTOLATUTA!

egitaraua-1

egitaraua-2

ESKOLA BIDEA UDABERRIAN

Intxaurrondo Ikastolako 5.mailako mutil eta neskek mugikortasun iraunkorra landu dute, eskola bidea ardatz bezala hartuz.

Klikatu hemen bideoa ikusteko.

 

 

 

 

BIZIKLETEN BIDE SEGURTASUN KANPAINA

Maiatzaren 16an hasi zen bizikleten bide segurtasun kanpaina, eta irailaren 25 arte izango da.

Donostiako Udalak egiten duen hirugarren bide segurtasun kanpaina da hau. Duen helburuetako bat da bizikleta zaleek kontzientzia hartzea espaloian ez dagoela bizikletan ibiltzerik. Kanpaina den bitartean, beste arau-hauste batzuk ere zigortuko dira: eskuko telefonotik hitz eginez edota aurikularrak jarrita ibiltzea, konparazio baterako.

Udal Gobernuak hiriko joan-etorrietan bizikleta erabiltzearen alde egiten du. Hala, bidegorri eta 30eko gune gehiago egiten ari da, besteak beste. Baina, bizikleta behar bezala erabil behar dela ere ikusarazi beharra dago, eta dagokion zigorra jarri behar ez bezala erabiltzen duenari.

Kanpaina bukatutakoan, emaitzak ebaluatu eta zer egoera den aztertuko dugu, bizikleta zaleak eta oinezkoak haserrerik gabe ibiltzeko aurrera ere gure kaleetan.

 

 

BIZIKLETAREN ERAKUSTAZOKA

5 egun falta dira!

CARTEL FERIA BICICLETAflyer atzekaldeaDEFINITIVO-01

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

OINARRIZKO MEKANIKA IKASTAROAK. BIZIKLETAREN ERAKUSTAZOKA

III.Bizikletaren Erakustazokan zure bizikleta mantendu eta konpontzeko oinarrizko aholkuak jasotzeko aukera izango duzu, doan!

Donostia Movilidad eta Donostia / San Sebastián 2016 ren eskutik

oinarrizko mekanika ikastaroak

 




Donostiako Udala: donostia.eus