Bizikletan hiriko erabilera

Gidatze Ekonomikoaz Ikastaroak

Aurkezpena

Donostiako Udalak, Energiaren Euskal Erakundearekin elkarlanean, helduentzako DOAKO ikastaroak emango ditu HIRIAN GALTZADAN bizikletaz modu seguruan ibiltzeko tekniken inguruan.

Prestakuntza saio hauen helburua GALTZADAN bizikletaz ibiltzean segurtasun eta konfiantza handiagoak izatea da, bai eta bizikleta hiri osoan zehar ibiltzeko erabiltzea are probetxugarriagoa eta atseginagoa izatea lortzea ere.

Ikastaroek bi ordu irauten dute eta erabat praktikoak dira. Kalean ematen dira, talde txikitan (zortzi lagun, gehienez), prestakuntza eta ariketak partaide bakoitzaren beharrei egokitu ahal izateko.

Hartzaileak

Ikastaro hauetan Donostian bizi diren pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute, adinduak badira edo 16 urtetik gorakoak, baina legezko ordezkariaren baimena badute eta bizikleta erabiltzen gutxieneko esperientzia eta trebetasuna beharko dira. Ikastaroak irailak 18, 20 eta 21 egunetan emango dira, sesioak gehienez 8 lagun izango dituelarik.

Parte hartzaileek beren bizikleta eraman behar dute ikastaroa egin ahal izateko.

Ikastaroaren helburuak

- Bizikletaz ibiltzeko oinarrizko segurtasun printzipioak aztertuko dira. Printzipio horiek bizikletazaleak beti izan behar ditu kontuan, bere segurtasuna kontrolatzeko.

- Egoera eta arazorik ohikoenak aztertuko dira, eta segurtasun eta erosotasunez konpontzeko teknikarik onenak saiatuko dira.

- Ikasle bakoitzarekin aztertuko dira bizikletaz ibiltzeko duen estiloa eta zailtasunak. Zailtasunok zuzentzen lagunduko zaie, bizikletaz ibiltzeko estiloa hobetu dezaten.

- Aurreko guztia benetako trafikoarekin praktikan jarriko da.

 

Izen emateko formularioa

Elegir fecha del curso

Sábado 21.09.2013 - 11:00-13:00 COMPLETO

 

 




Donostiako Udala: donostia.eus