Oinezkoen eta bizikletarien segurtasun kanpaina

Ekimenaren helburuak hauek dira: bizigarritasuna eta bizi-kalitatea hobetzea, oinezkoei eta bizikletariei segurtasun handiagoa ematea, joan-etorriak eta eremu publikoaren erabilpena erosoagoak eta arinagoak izaten laguntzea, eta hiria/kalea erabiltzean eta gozatzean errespetuak duen garrantziaz eta eremuak partekatu beharraz ohartaraztea.

Oinezkoen eta bizikletarien segurtasuna areagotze aldera indarrean dauden zirkulazio arauak errespeta daitezen kanpaina bat jarri du abian Mugikortasun Sailak. Hilaren 28an jarriko da martxan. Bizikletak, ezaugarri bereziak dituzten arren, ibilgailuak dira eta, beraz, oinezkoen, bizikletarien eta gainerako gidarien segurtasuna bermatzeko zirkulazio arau batzuen mende dago haien erabilera.

Oinezkoen eta bizikletarien segurtasuna handitzeko, eta zenbait kontzientziazio kanpaina bideratu eta gero, beharrezkotzat jo da bizikletarien arau urratzeak zigortzea.Garraiobide desberdinen arteko bizikidetasuna eta zirkulazio arauak errespetatzea bermatzeko, beraz, beharrezkotzat jo da zirkulazio-diziplina areagotzea eta oinarrizko zirkulazio-arauak hausten diren kasuetan dagozkion zehapenak ezartzea.

Oinezkoei eta bizikletariei segurtasun handiagoa ematea

Ekimenaren helburuak hauek dira: bizigarritasuna eta bizi-kalitatea hobetzea, oinezkoei eta bizikletariei segurtasun handiagoa ematea, joan-etorriak eta eremu publikoaren erabilpena erosoagoak eta arinagoak izaten laguntzea, eta hiria/kalea erabiltzean eta gozatzean errespetuak duen garrantziaz eta eremuak partekatu beharraz ohartaraztea.

Horretarako, hau gogorarazi nahi da:

  • Espaloia ez da zirkulatzeko eremu bat eta, hortaz, irizpide orokor gisa, ez dago baimenduta espaloitik bizikletaz, patinete elektrikoz eta beste edozein ibilgailuz zirkulatzea, ibilgailua haur batek darabilenean izan ezik. Oinezkoek eta bizikletek partekatzekotzat berariaz seinaleztatutako espaloi zatietan soilik dago baimenduta bizikletaz zirkulatzea, baina lehentasuna oinezkoari dagokio beti. Eremu horietatik bizikletaz doazenek abiadura moteldu behar dute oinezkoekin topo egitean, igarotze adeitsu eta lasaia bermatzeko. Beraz, garraiobide desberdinen arteko bizikidetza arauak betez eta errespetutsu izanda lortzen da, eta, beraz, bizikletariek EZ dute espaloitik zirkulatu behar.
  • Bizikletak/oinezkoak, biak, ibiltzeko eremuetan oinezkoak du lehentasuna eta bizikletariek abiadura motelean joan behar dute.

Hortaz, segurtasuna areagotzeko eta gorabeherak eta istripuak ekiditeko zuzendu beharrekotzat jo diren arau-hausteak hauek dira: espaloitik zirkulatzea; txirrinik eta gaueko argirik gabe joatea, tuneletan edo ikuspen txarreko lekuetan; aurikularrak jarrita edo telefono mugikorretik hitz egiten joatea.

Udaltzaingoko eta mugikortasuneko agenteek arauak betetzen diren kontrolatuko dute hirian eta bereziki arriskutsuak izateagatik zehaztu diren zenbait kontrol puntutan.

Honakoak dira puntu horiek:

  • Askatasunaren hiribidea,
  • Mirakruz kalea,
  • Ategorrieta gaina,
  • Zumalakarregi hiribidea,
  • Egiako pasabidea,
  • Herrera
  • eta Bulebarra.

Zigorraren zenbatekoa arau-hauste motaren (arina edo larria) araberakoa izango da, martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuan, Trafikoari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legean eta Zirkulazio Araudi Orokorra onartzen duen 1428/2003 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat.

Arau haustea

ARAU HAUSTEA MOTA ZENBATEKOA GOIZ ORDAINTZEA (1)
Espaloitik doan bizikletaria Arina 50 € 22 €
Bizikletak argirik eta txirrinarik ez izatea Arina 50 € 22 €
Aurikularrak jarrita joatea Larria 200 € 97 €
Mugikorretik hizketan joatea Larria 200 € 97 €

(1)arau haustea egin den egunetik aurrera, hurrengo bigarren astelehena da goiz ordaintzeko azken eguna.

 

Aplikatzeko araudia

339/1990 Legegintzako Errege Dekretua, martxoaren 2koa, Trafikoari, Ibilgailu motordunen zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko legearen testu artikulatua onartzen duena.

1428/2003 Errege Dekretua, azaroaren 21ekoa, Zirkulazio-araudi Orokorra onartzen duena, 339/1990 Legegintzako Errege Dekretua, martxoaren 2koa, Trafikoari, Ibilgailu motordunen zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko legearen testu artikulatua aplikatu eta garatzeko.

2822/1998 Errege Dekretua, abenduaren 23koa, Ibilgailuen Araudi Orokorra onartzen duena.

TXIRRINDULARIEN ZIRKULAZIOAREN SEGURTASUNA HOBETZEKO

1.- Bizikletan argirik eta txirrinik ez eramatea

2822/1998 Errege Dekretua, abenduaren 23koa, Ibilgailuen Araudi Orokorra onartzen duena.

III. TITULUA. MOTOR BIZIKLETAK, ZIKLOAK, ANIMALIEK TIRATUTAKO IBILGAILUAK ETA TRANBIAK.

II. KAPITULUA. ZIKLOAK, ANIMALIEK TIRATUTAKO IBILGAILUAK ETA TRANBIAK.

22. artikulua. Zikloak eta bizikletak.

1. Zikloek, zirkulatu ahal izateko, honako hauek izan behar dituzte:

  • Balazta-sistema egokia, aurreko eta atzeko gurpiletan eragiten duena.
  • Txirrina. Debekatuta dago beste edonolako gailu akustikoa erabiltzea.

4. Bizikletek, gauez ibiltzeko, “tunel” seinalearekin seinaleztatutako bide-zatietan zirkulatzeko edota ikuspena nabarmen gutxitzen duten meteorologi edo ingurumen egoeretan ibiltzeko, honako hauek eraman behar dituzte: aurreko eta atzeko posizio-argiak, atzeko katadioptrikoak, eta honako hauek izan ditzakete: katadioptrikoak gurpiletako erradioetan eta pedaletan.

5. Artikulu honetan aipatzen diren gailu guztiek homologatuta egon behar dute, I. eranskineko araudiaren arabera.

Donostiako Udaleko Ibilgailuen zirkulazioa eta oinezkoen ordenantza

IV. TITULUA BIZIKLETAK

46. artikulua.

Bizikletek ere indarrean dauden trafiko eta zirkulazio arauak bete behar dituzte. Bizikleta-bideetan
nahiz oinezkoek lehentasuna duten aldeetan haietarako seinaleztaturiko ibilbideetan ibiliko dira. Halakorik ez dagoen tokian, galtzadan ibiliko dira.

Txirrina eta indarrean dauden legeek agindutako distiragailu eta argiak edukiko dituzte.

2.- Espaloitik zirkulatzen duten txirrindulariak

1428/2003 Errege Dekretua, azaroaren 21ekoa, Zirkulazio-araudi Orokorra onartzen duena, 339/1990 Legegintzako Errege Dekretua, martxoaren 2koa, Trafikoari, Ibilgailu motordunen zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko legearen testu artikulatua aplikatu eta garatzeko.

III. TITULUA. BESTE ZIRKULAZIO ARAU BATZUK.

IV. KAPITULUA. OINEZKOAK.

121. artikulua. Oinezkoentzako guneetako zirkulazioa. Salbuespenak.

5. Ibilgailuek inola ere ezin dute zirkulatu espaloietatik eta oinezkoentzako bestelako guneetatik.

Donostiako Udaleko Ibilgailuen zirkulazioa eta oinezkoen ordenantza

IV. TITULUA BIZIKLETAK

46. artikulua.

Bizikletek ere indarrean dauden trafiko eta zirkulazio arauak bete behar dituzte. Bizikleta-bideetan nahiz oinezkoek lehentasuna duten aldeetan haietarako seinaleztaturiko ibilbideetan ibiliko dira. Halakorik ez dagoen tokian, galtzadan ibiliko dira.

48. artikulua.

Bizikletak oinezkoek lehentasuna duten aldeetan seinaleztatutako bizikleta-ibilbideetan ibili ahal
izango dira, baldin eta:

  • Dauden seinaleei kasu egiten badiete.
  • Oinezkoek duten lehentasuna errespetatzen badute.
  • 10 km/h-ko lastertasuna gainditzen ez badute eta oinezko kopuruaren arabera egokitzen badute.
  • Metro bateko segurtasun distantzia uzten badute oinezko bat aurreratzean edo harekin gurutzatzean.
  • Axolagabe nahiz beldurgarri den eta oinezkoen segurtasuna arriskuan jar dezakeen maniobrarik egiten ez badute.

Zazpi urte arteko umeak espaloietan ibili ahal izango dira bizikletaz, beti ere adinez nagusi den baten ardurapean, oinezkoak baino azkarrago ibili gabe eta haiei enbarazu egin gabe.

3.- Entzungailuekin zirkulatzea

4.- Mugikorretik hitz egitea

1428/2003 Errege Dekretua, azaroaren 21ekoa, Zirkulazio-araudi Orokorra onartzen duena, 339/1990 Legegintzako Errege Dekretua, martxoaren 2koa, Trafikoari, Ibilgailu motordunen zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko legearen testu artikulatua aplikatu eta garatzeko.

III. KAPITULUA. GIDARIENTZAKO ARAU OROKORRAK.

18. artikulua. Gidarien beste betebehar batzuk.

2. Debekatuta dago soinuak hartu edo erreproduzitzen dituzten gailuei lotutako kaskoak edo entzungailuak jarrita gidatzea, salbu eta bi gurpildun motorrak gidatzeko baimena ateratzeko eskoletan edo zirkuitu irekiko gaitasun-probetan erabiltzen badira Gidarien Araudi Orokorrak eskatzen duenean.

Gidatzen den bitartean, ezin izango da erabili telefonia mugikorreko gailurik edo beste komunikazio-sistemarik, salbu eta komunikazioa eskuak erabili gabe eta kasko, entzungailu edo antzekorik gabe egiten bada.

Zigorrak

339/1990 Legegintzako Errege Dekretua, martxoaren 2koa, Trafikoari, Ibilgailu motordunen zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko legearen testu artikulatua onartzen duena.

65. artikulua. Arau-hausteak; ikuspegi orokorra.

1. Lege honen kontrako edo lege hau garatzen duten araudien kontrako egintzak edo ez-egiteak arau-hauste administratibotzat joko dira, eta Legean bertan zehaztutako kasu, era eta neurrian zigortuko dira.
Lege penaletan delitu edo hutsegitetzat hartzeko modukoak diren egintza edo ez-egiteak direnean, 72. artikuluan xedatutakoa aplikatuko da.

2. Aurreko paragrafoan aipatutako arau-hausteak arinak, larriak eta oso larriak izan daitezke.

4. Arau-hauste oso larriak dira, delitu ez direnean, jarrera hauek:

e. Arauzko argiak itzalita eramatea. Ibilgailua bizikleta bada, arau-hauste arina izango da.

f. Kasko, entzungailu edo gidatzean beharrezkoa den etengabeko arreta murrizten duten bestelako gailuekin gidatzea.

g. Telefonia mugikorreko gailuak, nabigatzaileak edo beste edozein komunikazio-sistema eskuz erabiltzen gidatzea.

67. artikulua. Zigorrak.

1. Arau-hauste arinei 100 euro arteko isunak ezarriko zaizkie; larriei 200 euro; eta oso larriei 500 euro. Hala ere, abiadura-mugak ez errespetatzeagatik egindako arau-hausteei Lege honetako IV. eranskinean aurreikusitako zigorrak ezarriko zaizkie.

Donostiako Udaleko Ibilgailuen zirkulazioa eta oinezkoen ordenantza

78. artikulua.

Ordenantza honetako aginduak ez betetzeagatiko arau-hausteak, arinak, larriak eta oso larriak izan daitezke.

Ordenantza honetako artikuluetan ezarritakoari egindako urraketak ez badaude berariaz tipifikatuta hurrengo artikuluetan, trafiko, ibilgailu motordunen zirkulazio eta bide segurtasunari buruzko legeetan xedatutakoaren arabera zehatuko dira, lege horiei jarraiki dagokien sailkapenaren arabera.

79. artikulua.

Hauek dira arau-hauste arinak:

Bizikletak 48. artikuluan ezarritako baldintzak bete gabe zirkulatzea.

III. KAPITULUA. ZEHAPENAK

82. artikulua.

Arau-hauste arinengatik berrogeita hamar (50) eurotik laurogeita hamar (90) euro bitarteko isuna jarriko da edo, bestela, aplikatu beharreko lege-arau orokorretan xedatutakoa.

83. artikulua.

Arau-hauste larriengatik laurogeita hamaika (91) eurotik hirurehun (300) euro bitarteko isuna jarriko da edo, bestela, aplikatu beharreko lege-arau orokorretan xedatutakoa.

84. artikulua.

Arau-hauste oso larriengatik hirurehun eta bat (301) eurotik seiehun (600) euro bitarteko isuna jarriko da edo, bestela, aplikatu beharreko lege-arau orokorretan xedatutakoa.

 

Ibilgailuen zirkulazioa eta oinezkoen ordenantza (Bizikletari buruzko Araudia dauka)




Donostiako Udala: donostia.eus