Erregistroa

Zer da bizikleta Erregistroa

 

Bizikleten eta jabeen datu basea da, Oinezkoen eta ibilgailuen zirkulaziorako ordenantzak dioenaren arabera sortuta(2006/01/31). Bere helburua lapurretak eta galerak prebenitzea, bizikletak erraz topatu ahal izateko da.

  • Inor ez dago erregistratzera behartuta
  • 14 urte baino gehiago edukitzea
  • Bizikletak identifikazio zenbaki bat eduki behar du, hauetakoren bat:
    • Bastidore zenbakia
    • Donostiako Udalak homologaturiko markatze sistemako zenbakia

Bizikletak berak bastidore zenbakia edukitzeaz gain, segurtasuna areagotzearren markatze sistema ere ezar daiteke.

Bizikleta erregistratzeko pausoak

  1. Formularioa webean, Mugikortasun bulegoetan edo Ijentean lortu.
  2. Formularioa behar bezala bete ondoren, postaz bidali edo eskuz eraman Mugikortasun Zuzendaritzara.
  3. Datuak egiaztatu eta erregistroan zenbakia izendatzea
  4. Posta arruntez jakinaraziko du Udalak bizikleta erregistroan jasota dagoela, ezaugarri eranskailua ere bidaliko dituela.

 

Erregistratzeko formularioa

 

 

Erregistroa identifikatzeko eranskailua

Eranskailua bizikleta koadroan ezarri behar da, eskutokitik pedaletara doan barran, eranskailuaren zuloa erdian bat etor dadin barrak izan ohi dituen zuloetakoren batekin,esaterako, botilaeramailean.

Bizikletak botila eramatekorik ez baleuka, eranskailua, halere, aipatu aldean jarri beharko da

 

Markatze sistema

 

Markatze sistemak lau elementu dauzka:

  • Metalezko ezaugarriaren zenbakia eta barra kodea dauzkan eranskailua
  • Markatzeko eranskailua

Markatze sistema instalatzeko dendak:

  • Ciclos LUMA: Plaza Armerías, nº 1 (Donostia-San Sebastián)
  • JAIA Bicicletas: Carlos 1, 10 trasera (Donostia-San Sebastián)
  • Deportes MINER: Ronda, 3 (Donostia-San Sebastián)
  • Caravanas OIARTZUN: Polígono Ugaldetxo, 9 (Oiartzun)
  • ALAI: Avda. Madrid, 24 sótano (Donostia-San Sebastián)
  • BIDEGORRI: Portuetxe, 37 bajo 2(Donostia-SanSebastián)
  • OH MY BIKE!:           Teresa de Calcuta Plaza, 6 (Donostia-San Sebastián)

 

Zer egin bizikleta lapurtzen badiote inori?

  • Salaketa ofiziala bideratu segurtasun kidegoren baten bulegoetan (Udaltzaingoa, Ertzaintza…).
  • Salaketaren berri idatziz adieraztea bizikleten erregistro bulegora: Mugikortasun Zuzendaritza, Urdaneta, 13, 3

Honako datu hauek jasoko dira:

  1. Salaketa formalaren erreferentzia (salaketa zenbakia, tokia, eguna)
  2. Erabiltzailearen izen-deiturak, erregistro zenbakia eta bastidore edo markatze zenbakia (erregistro txartelan agertzen den moduan)
  3. Lapurreta zein tokitan, egunetan eta ordutan gertatu den.
Bizikleta erregistratua dagoenean, lapurketa iragartzeko formularioa






Donostiako Udala: donostia.eus