Dbizi Parking. Bizikletentzako aparkaleku seguruen sarea


 

dbiziparking


Bizikletaren kulturaren garapena, mugikortasun iraunkorrago bat eta Donostiako garraio publikoaren intermodalitatea sustatzeko asmoz, Mugikortasun Zuzendaritzak bizikletentzako segurua izango den aparkaleku sarea jarri du abian.

ZERBITZUAREN EZAUGARRIAK

ALTA ZERBITZUAN

ZERBITZUAREN ERABILERA

HARREMANETARAKO


 FRENTE_pioXII

ZERBITZUAREN EZAUGARRIAK

ORDUTEGIAK

Aparkalekuko ordutegia eta sarreren kontrolerako erabiltzaileari arreta eskaintzeko zerbitzuarena:

  • Autobus geltokia: 6:00etatik 23:30era artekoa izango da urte guztian.
  • Pio XII: 24 orduak

TARIFAK

Bizikleten aparkalekuaren erabilera abonu sistema honetan oinarrituko da:

Abonu mota
Ezaugarriak Kostua
Max 6 Bizikleta hilabete natural batean behar hainbat aldiz aparkatzeko aukera ematen du, aparkalekutik kendu gabe gehienez 6 egun segidan edukitzeko aldi batekin. 6 euro/hilean
Max 3 Bizkikleta hilabete natural batean behar hainbat aldiz aparkatzeko aukera ematen du, aparkalekutik kendu gabe gehienez 3 egun segidan edukitzeko aldi batekin. 3 euro/hilean
Max 1 Bizikleta 24 orduz aparkatzeko aukera ematen du. Aparkalekutik kendu gabe edukitzen den egunetan euro 1 ordainduko da eguneko. 1 euro / egunean

Abonuetan izango den zigorra kasu bakoitzean baimendutako gehieneko aparkatze aldian gainditzen den egun bakoitzagatik izango da:

  • Max6 eta Max3 0,50€/egunean izango dira .
  • Max1 1€/egunean izango da.

ALTA ZERBITZUAN

14 urtetik gorakoek eman ahal izango dute alta eta 18 urtetik beherakoentzat ezinbestekoa izango da alta adin nagusiko batek izapidetzea.

Alta “Parking Verde” aplikazioaren bidez izapidetuko da eta horren webgunearen bidez egin daiteke edo app-a mugikorrean zuzenean deskargatuta:

pverdelogo

btn_iphone btn_android

 

 

 “Parking Verde” zerbitzuan alta ematea erabat doan da, nolanahi ere, prozesua gauzatzerakoan kreditu txartel bat sartzeaeskatuko da aukeratu den abonu mota aurrerantzean kobratzeko.

ZERBITZUAREN ERABILERA

Erabilera baldintzak

Esteka honen bidez sar zaitezke erabilera baldintzetan.

HARREMANETARAKO

  • Sartzeko kontrola eta Larrialdiak:           673.692.043
  • Kexak eta iradokizunak:       dbiziparking@donostia.eus



Donostiako Udala: donostia.eus