Dbizi

Europako lehen biziketa publiko guztiz elektrikoa den zerbitzua

Donostiak bizikleta sustatzeko politika garatu du azken urteotan. Bizikleta bideak egiteaz gain, mota desberdinetako neurri osagarriak ere hartu dira, hala nola, Bizikletaren Behatokia (www.observatoriodelabicicleta.org) eta bizikleten erregistroa sortzea.

2008az geroztik, eta 2012ko abenduaren 31 arte, gure hiriak bizikleta publikoaren zerbitzua izan du. Bizikleta publikoaren sistemak izan duen arrakasta ikusita, erabaki da horrelako beste sistema bat abian jartzea Donostian.

dBizi 2008-2012-k 9 geltoki eta 191 aparkaleku zituen, 150 bizikletarako, eta zerbitzua CEMUSA enpresak kudeatzen zuen.

Dbizi1

DBizi sistema dbizi Logo Bonopark

dBizi sistema berria bizikleta publikoaren sistema modernoagoa izango da eta ordutegi zabalagoa izango du (6:30tik 23:00ra eta 6:30tik 24:00ra uztaila eta abuztuan), bai eta geltoki eta bizikleta gehiago ere. Bizikleta berrietako batzuek argindarraren laguntza izango dute, oztopo orografikoak eta distantzia luzeak gainditzeko eta, horrela, jende gehiagok erabili ahal izateko.

Imagen 006p

Bizikleta publikoaren sistema berria 2013ko abuztuan jarri zen martxan, 12 geltokiekin: Gipuzkoa plaza, Easo plaza, Katalunia plaza, Boulevarda, San Frantzisko-Nafarroa hiribidea, Zarautz kalea, Maule kalea, Europa Plaza, Pio XII.eko autobus-geltokia, Renferen geltokia eta Eusko Trenen geltokia, Lugaritzen.


Ikusi DBizi mapa handiago batean

Bi urteren buruan, orain zerbitzurik ez duten hiriko alde batzuetara ere iritsiko da. Sistemaren beharrak eta hiriko alde bakoitzean dagoen eskaera aztertu eta gero erabakiz joango da zein diren alderdi horiek. Zerbitzu berriaren kontratuak 10 urteko iraupena du

Paseo Franciap

PJendeari kasu egiteko, alta eman, informazioa eskaini eta kexak eta iradokizunak jasotzeko, Portuetxe kalean arreta-bulegoa ireki da. Bulegoaren ordutegia astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00tk eguerdiko 13:30ra eta arratsaldeko 16.00tik, 19.30ra izango da eta larunbatetan 10:00tik 13:00ra. Era berean  aurretiko izen-ematea www.dbizi.com webgunean eman ahal izango da.

dBizi bizikleta publikoaren sistema berriari buruzko informazioa web orri honetan eguneratuz joango da.




Donostiako Udala: donostia.eus