Dbizi

Europako lehen biziketa publiko guztiz elektrikoa den zerbitzua

 

Donostiak bizikleta sustatzeko politika garatu du azken urteotan. Bizikleta bideak egiteaz gain, mota desberdinetako neurri osagarriak ere hartu dira, hala nola, Bizikletaren Behatokia (www.observatoriodelabicileta.org) eta bizikleten erregistroa sortzea.

2008az geroztik, eta 2012ko abenduaren 31 arte, gure hiriak bizikleta publikoaren zerbitzua izan du. Bizikleta publikoaren sistemak izan duen arrakasta ikusita, erabaki da horrelako beste sistema bat abian jartzea Donostian.

dBizi 2008-2012-k 9 geltoki eta 191 aparkaleku zituen, 150 bizikletarako, eta zerbitzua Cemusa enpresak kudeatzen zuen.

Dbizi1

 

dBizi sistema

dBizi sistema bizikleta publikoaren sistema berritzailea da, eta bere laguntza elektrikoari esker edozein oztopo orografiko eta distantzia gainditzeko edozein adinetako bezeroentzat pentsatua dago. Ordutegi zabalago batekin (6:30tik 23:00ra eta 6:30tik 24:00ra uztaila eta abuztuan), bai eta geltoki eta bizikleta gehiago ere Donostiako hiritar eta bisitarien beharretara moldatzeko dBizi sistemak, mugikortasun aktiboa are gehiago sustatu nahi du hiritik mugitzeko garraio mota azkarrena eta arinena eskeiniz.

Imagen 006p

Bizikleta publikoaren sistema berria 2013ko abuztuan jarri zen martxan, 12 geltokiekin: Gipuzkoa plaza, Easo plaza, Katalunia plaza, Boulevarda, San Frantzisko-Nafarroa hiribidea, Zarautz kalea, Maule kalea, Europa Plaza, Pio XII.eko autobus-geltokia, Renferen geltokia eta Eusko Trenen geltokiak, Lugaritz eta Anoetan.


Ikusi DBizi mapa handiago batean

Bi urteren buruan, orain zerbitzurik ez duten hiriko alde batzuetara ere iritsiko da. Sistemaren beharrak eta hiriko alde bakoitzean dagoen eskaera aztertu eta gero erabakiz joango da zein diren alderdi horiek. Zerbitzu berriaren kontratuak 10 urteko iraupena du.

Hasieran 100 bizikleta eskeini dira eta 180 toki haiek uzteko. Epe erdira, 25 puntu instalatzeko helburua markatu dute eta 55 epe luzera.

Paseo Franciap

Jendeari kasu egiteko, alta eman, informazioa eskaintzeko, Prim 6 kalean arreta-bulegoa ireki da. Bulegoaren ordutegia astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00tk eguerdiko 13:30ra eta arratsaldeko 16.00tik, 19.30ra izango da eta larunbatetan 10:00tik 13:00ra. Era berean  zerbitzuaren webguneak www.dbizi.com beste motako informazioa eskeintzen du ere, denbora errealeko informazioa, bizikleten futzionamendua, tarifak…..e.a.

dBizi bizikleta publikoaren sistemari buruzko informazioa web orri honetan eguneratuz joango da.




Donostiako Udala: donostia.eus