Bidegorri sarea


Klikatu hemen “BIDEGORRIAK ETA GARRAIO BERTIKALA” liburuxka deskargatzeko

 

 

Bizikletazaleentzako gomendioak

Erabili bidegorria edo oinezkoek lehentasuna duten aldeetan seinaleztaturiko bizikleta-ibilbideak. Bizikletak horretarako dauden lekuetan aparkatu. Bizikleta denok ezkerreko aldera bermatzen badugu, leku gehiago izago dugu.
Ekipatu zaitez pedalei eragiteko. Hamahiru urtetik beherakoek kaskoa erabiltzea gomendatzen da. Lasai egoteko, kontrata ezazu erantzukizun zibileko aseguru bat.
Bizikletek txirrinak, argiak eta elementu islatzaileak eraman behar dituzte. Ez da aholkua, betebeharra baizik. Gauez, piztu aurreko eta atzeko argia.

 

Nola ibili

Bidegorrietan

15 km/h ez gainditzea gomendatzen da. Oinezkoekin batzen zaren gune seinaleztatuetan, lehentasuna eman behar diezu beti.
Kasu egin trafiko seinaleei. ÁREAS 30
Bizikletak galtzadatik ibiliko dira, haren erdialdea okupatuz.

 

Galtzadan

Eskuineko erreitik ibili, haren erdialdea ere okupatu dezakezula. Ez ibili aparkatuta nahiz geldituta dauden ibilgailuetatik gertu.
Ikusteko moduan jarri beti. Ez zaitez jarri automilaren angelu itsuan. Semaforoak eta oinezkoen pasabideak errespetatu.

 

Oinezkoek lehentasuna duten aldeetan seinaleztaturiko bizikleta-ibilbideetan

Errespetatu oinezkoek duten lehentasuna eta kasu egin seinaleei. Ez egin oinezkoen segurtasuna arriskuan jar dezakeen maniobrarik.
5 km/h ez gainditzea gomendatzen da. Erraiaren ondoan ume nahiz zaharrik dagoen begiratu.
Oinezko bat gainditzean, utzi 1 m-ko segurtasun tartea.

 

Bizikleta autobusetan

Orain DBUS-en, hiriko zati altuetara zerbitzua ematen duten lineatan bizikletak onartuta daude. Ordutegiak eta geltokiak kontsultatzeko:

http://www.dbus.es/eu/erabiltzaileak/acceso-bicicletas

 

Hurbildu zaitez trenera

RENFE eta Eusko Trenek aukera ematen dizute beren trenetan bizikleta eramateko, herri batetik bestera joatea errazago gerta dakizun.

RENFE: 943 64 96 37
Eusko Tren: 902 54 32 10 – 943 01 35 00

 

Markatze sistema instalatzeko dendak

  • Ciclos LUMA: Plaza Armerías, 1
  • JAIA Bicicletas: Carlos I, 10 trasera
  • BIZIGORRI: Iñigo, 15
  • Deportes MINER: Ronda, 3
  • Caravanas OIARTZUN: Pol. Ugaldetxo, 9 (Oiartzun)
  • ALAI: Avda. Madrid, 24 sótano
  • BIDEGORRI: Portuetxe, 37 bajo 2
  • AZKEN KILOMETROA: Marieluts, 8

 

Informazioa, kexak eta iradokizunak:

www.bizikletarenbehatokia.org

 

Galdutako bizikletak:

http://www.donostia.org/info/seguridad/ObjetosPerdidos.nsf/frmWeb?ReadForm&id=A336670344276&sf=21&idioma=eus&tipo=13




Donostiako Udala: donostia.eus