Bisita Gidatua DBusera, Mugikortasun Jasangarriaren Astean

Mugikortasun Jasangarriaren Astea dela eta, Dbusek bisita gidatua antolatu du bere instalazioetan, hiritarrek hiri garraioko autobusen enpresa bat nola gestionatzen den ikusteko aukera izan dezaten. Donostiako Udaleko Mugikortasun Departamentuak “Aukeratu. Aldatu. Konbinatu zure mugikortasuna” lelopean antolatu duen programako jardueretako bat da.

IMG_1976

Bisita irailaren 18an izango da, 11:00tan, Kotxetegietan (Fernando Sasiain kalea, 7. Donostia – San Sebastian). Plazak mugatuak direnez, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea. Plazak izena emateko hurrenkeraren arabera esleituko dira, eta izena ematea, berriz, info@dbus.eus posta elektronikoaren bitartez edo 943 000 200 telefono zenbakiaren bitartez egingo da. Bisita dohainik izango da eta izena emateko honako datu hauek eman beharko dira:

  • Izen-abizenak
  • Telefonoa / posta elektronikoa
  • Bisita egiteko lehentasunezko hizkuntza

Jarduera horrekin, halaber, Dbusek erabiltzaileen iritziak, zalantzak eta kezkak ezagutu alhal izango ditu, eta horrek Konpainiak ematen duen zerbitzua hobetzen lagunduko dio.




Donostiako Udala: donostia.eus