UNESCOREN “ESKOLA BIDEAK” ERAKUSKETA AIETE KULTUR ETXEAN

10 fotokazetarik mundu osoko ikasleek eskolara iristeko eta hezkuntzarako sarbidea izateko aurre egin behar dieten erronkak erakusten dituzte. Ikastetxeentzako bisita gidatuak eskaintzen dira.

Egunero, munduko milioika haur eta gaztek mendiak, basamortuak, ibaiak, ur izoztuak, gatazka armatuko eremuak edo auzo arriskutsuak zeharkatzen dituzte eskolara iristeko, hezkuntzaren bidez bizi modu hobea lortuko duten uste sendoarekin.

eskolabideak

Eskola bideak” erakusketak, India, Thailandia, Kenya edo Estatu Batuetako ikasleen gainditze historiak islatzen ditu, zeinentzat eskolarako bidea odisea bat den, baina baita beraien bizi proiektuak garatzeko aukera bat ere. UNESCOk Sipa Press agentzia entzutetsuari egindako mandatuaren emaitza da. Pobrezia, bereizkeria, desgaitasunak, gerra edo hondamendi naturalak dira hezkuntzarako bidean dituzten oztopoetako batzuk.

Lehendakaritza, Gardentasuna, Giza Baliabideak eta Berrikuntzako zinegotzi delegatuak, Juan Ramón Vilesek eta Mugikortasuneko eta Garraioko zinegotzi ordezkariak, Pilar Aranak gaur aurkeztu dute Aiete Kultur Etxean ekainaren 10 arte egongo den erakusketa hau. Bi udal sailen eta Donostia Kulturaren arteko elkarlanetik ateratako erakusketa hau Donostiako 16. Giza Eskubideen Zinemaldiaren ekintzen barnean kokaturik dago, eta lehen aldia da Euskadin ikusgai dagoela, New York, Paris edo Madrildik pasatu ostean.

Juan Ramón Vilesek erakusketaren balioa azpimarratu du “izan ere, haur hauekin bidaiatzera gonbidatzen gaitu eta eskolara bidean dituzten periploak ezagutzera, hezkuntzaren garrantziaz eta gaur egun oraindik eskubide honetaz gozatzea galarazten duten zirkunstantzien inguruan hausnarketa egiteko”.

Honela, Giza Eskubideetako zinegotziak gogorarazi du Garapen Jasangarriko Helburuen barnean xedeetako bat, 4. zenbakian jasotzen dena, “hezkuntza inklusiboa, bidezkoa eta kalitatezkoa ziurtatzea, eta pertsona orok bizitza osoan zehar ikasketa aukerak izatea sustatzea. Irudi hauek,gehitu du- erakusten digute gaztetxo hauek muga geografiko, sozial, ekonomiko eta generoarenak gainditzeko gai direla ikastera joateko, badakitelako, zailtasun hauei guztiei aurre egin behar izan arren, autonomia eta askatasunez bizitzeko izan dezaketen tresnarik hoberena dela” .

NBE-k jasotako datuen arabera, azken bosturtekoetan eskolatze tasetan gehikuntza nabarmena dagoen arren, emakume eta neskena gehien bat, oraindik 263 milioi adin txikiko daude eskolatzeke. Sahara hegoaldeko Afrika eta Hegoaldeko Asiako eremuetan erregistratu dute biztanleriaren %70 ez dela eskolatu lehen eta bigarren hezkuntzan.

Bere aldetik, Pilar Aranak historia hauetako protagonisten ausardia eta irmotasuna goraipatu ditu, eta azpimarratzen dueskolara iristea oraindik nekezagoa izan ez dadin bide seguruak egotea oso garrantzitsua da, hezkuntzaren eskubide unibertsala milioika pertsonei murrizten zaie, eta hau larriagotu egiten da jasotzeko bidean bizia jokoan jarri behar baduzu”.

Honela, Aranak gogorarazi du Donostiak Eskola Bidea programatik “neska mutilak eskolara oinez, autonomiaz, ibilbide seguru batetik, estresik gabe eta pertsona helduen laguntza gabe joan daitezen sustatzen saiatzen gara. Baina lortzeko, inguru adeitsu bat sortu behar dugu, non trafikoa bezalako arrisku posible guztiak gutxiagotuak egon behar duten”.

Eta, Ikasle donostiarrek ere eskolara iristeko dituzten zailtasunak eta azken urteetan egin diren aurrerapenak ikusarazteko, erakusketa 35 eskolak eta 200,000 ikaslek azken 15 urtetan parte harturiko udal ekimen honetako argazkiekin osatzen da.

Bisita gidatu didaktikoak antolatuko dira LH. 3. mailatik DBHko 2. maila bitarteko ikasleentzat, eskolarabideak@gmail.com en eskaera eginda. Bisita hauen helburua eskola-umeak beste batzuk ingurune kaltegarri batean jaiotzeagatik edo emakume jaiotze hutsagatik, edo gutxieneko etnia bateko kide izateagatik edo ezintasun bat izateagatik dituzten ezberdintasun eta oztopoen kontziente bihurtzea da. Baina baita antzekotasunak azaleratzea ere: bizitza egoki bat edukitzeko ikasteko behar eta irrika.

Halaber, apirilaren 26an, 19:00etan Aiete Kultur Etxean Pascal Plisson-en Sur le chemin de l`ecole (2013, Frantzia) filma proiektatuko da, gaztelaniazko azpitituluekin

Datuak:Eskola Bideak” erakusketa Aiete Kultur Etxean, apirilaren 11tik ekainaren 10era.

Ikastetxeentzako bisita gidatuak: eskolarabideak@gmail.com.

Apirilaren 26an, 19:00etan Aiete Kultur Etxean Pascal Plisson-en Sur le chemin de l`ecole (2013, Frantzia) JB. gaztelaniazko azpitituluekin

Antolatzaileak: UNESCO, Sipa Press, Timkat, Donostiako Udaleko Giza Eskubideen eta Mugikortasun saila eta Donostia Kultura.

 

 

 




Donostiako Udala: donostia.eus