Ikasleen arteko lankidetza, bizikletaren oinarrizko mekanikari buruzko lantegi bat egiteko

Aste honetan, bigarren urtez jarraian, bizikleta bidezko mugikortasunaren inguruko ekimen kooperatibo bat jarri dugu abian bi hezkuntza mailaren artean.

Easo Politeknikoko Natur Ingurunean Gorputz eta Kirol Ekintzen Gidaketa zikloko ikasleek bizikletaren oinarrizko mekanikari buruzko lantegi bat egin dute Zurriola ikastolako DBHko 1. mailako eta La Anunciata ikastetxeko DBHko 3. mailako ikasleentzat.

Prestakuntza ekintza bi ikastetxe horietako kirol instalazioetan egin da, eta, parte hartzaileen iritziak aintzat hartuta, arrakasta handia izan du.

Jarduera hori esperientzia pilotu bat da, Mugikortasun Zuzendaritzako Eskola Bideak abian jarria, eta helburua ez da bakarrik bizikleta mantentzeko eta institutura joateko garraiobide gisa prest uzteko jakin beharrekoak erakustea, baizik eta, horrez gain, hezkuntza maila batekoen eta bestekoen arteko elkarrekintza ere lortu nahi du.

Formatu hori pixkanaka ari gara jartzen hala eskatzen duten hiriko ikastetxeen eskura.

DSC_0025 DSC_0029

Ekintza horri buruzko informazio gehiago:

Eskolabidea@donostia.eus

Link: Noticias de Gipuzkoa




Donostiako Udala: donostia.eus