Banako Garraio Planak. Garraio iraunkorrak dohainik probatzeko denboraldiaren hasiera

“Banako garraio planak” proiekturaren garapenarekin jarraituz eta partaide bakoitzari bere ordezko garraio modua aurkeztu eta gero, aste honetan, bakoitzari proposaturiko garraio modua probatzeko fasea hasi da, garraio modu hori, ekonomia, denbora eta energia aurrezte irizpideak kontutan hartuta, bere ohiko garraio moduarekiko baloratu dezan, orokorrean auto pribatuari esleitua dagoena.

Aurkeztutako proposamenetan oinarriturik, autobusaren 185 txartel (Dbus), eta bizikletak mailegatzeko zerbitzu publikoaren 20 txartel (Dbizi) banatu dira, bizikleta pribatuaren 8 proposamen eta oinez joateko beste 24 proposamenekin burutu delarik, era honetan garraio modu iraunkor guztiak barne hartuz.

Proba fase hau maiatza bukaera harte luzatuko da, hiru hilabeteko proba burutuz. Hortik aurrera, hiruhileko azken fase bat hasiko da, partaideak, proposaturiko garraio modua (sari gabe) erabiltzea ala bere ohiko garraio moduarekin jarraitzea erabakiko duen.




Donostiako Udala: donostia.eus